Tramiteak
APARKATZEKO TXARTEL-ESKAERA MUGIKORTASUN URRIKO edo/eta IKUSMEN-ZOLITASUN MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAT
Kudeaketa Unitatea
UDALTZAINGOA
Deskribapena
Mugikortasun urriko pertsonek, era ofizialean onartutako murriztasunen bat dutenek, aparkatzeko txartela jasotzeko egin beharreko tramiteen prozedura. Mugikortasun urria duten gainerako pertsona hauek kanpoan geratuko dira: igeltsoa, ferula edo aldi baterako tratamendua, senda daitezkeen lesioak, haurdun dauden emakumeak, etab.
Baimen hau pertsonala da, eta titularra ibilgailuan doanean soilik (gidari gisa nahiz bidaiari gisa) erabil daiteke.
Aurreko kristalean jarri behar da, aurrealdea ibilgailuaren kanpoaldetik irakurri ahal izateko moduan. Agintari eskudunei nahi dutenean aztertzeko aukera eman behar zaie.
Beren-beregi adierazten diren lekuetan aparkatzeko baliagarria izango da, baita debekatutako lekuetan ere ezinbestekoa den denboraz, ondoko salbuespenekin:
- Oinezkoen aldeak, nasak edo espaloiak, eta oinezkoen pasabideak.
- Gelditzea debekatuta dagoen lekuetan. Pasabideak eta larrialdietako irteerak oztopatzen dituzten lekuetan.
- Zirkulazio erreiak murrizten dituzten espazioetan (“bigarren ilaran”).
Eskaera jaso ondoren, Gizarte Zerbitzuen Arloak Bizkaiko Foru Aldundiari igorriko dio.
Eskakizunak
*Mugikortasun urriko pertsona edota ikusmen-zolitasun murriztua izatea
Dokumentazioa
*Ezinduen aparkatzeko txartelaren eskabidea
*Eskatzailearen NAN-IFZ txartela eta fotokopia
*Txartel neurriko bi argazki
*Ezintasunaren Onarpen Ofiziala eta fotokopia, eskumenak dituen Bizkaiko Foru Aldundiko organoak emandakoa. Ez da irizpen tekniko-fakultatiborik onartuko
*Ezintasuna eta mugikortasun murriztua dituzten pertsonak garraiatzeko aurreikusi diren jardueren memoria, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasunari eta ezintasuna duten pertsonei arreta emateko gizarte zerbitzuen eremuan.
*Osakidetzako langile medikoen ziurtagiria, hura emateko inguruabar bereziak daudela frogatzen duena, eskaera egilearen bizilekuaren arabera eskumena duten osasun-zerbitzuen ikuskaritzak balioztatua.
*Kasua bada, ezinduaren ordezkaritza legala egiaztatzen duen agiria.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre
Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Alango 25
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48992
HAB Areeta/Romo (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua
Kokapena: Areeta
Posta kodea: 48930
Telefonoa: 944660266
Fax: 944660116
E-maila: hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Torrene 3
Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48991
Telefonoa: 944660366
Fax: 944660119
E-maila: hab.algorta@getxo.eus
E-Posta
Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
E-maila: bulegoa.udaltzaingoa@getxo.eus
Postaz
Posta arruntez edo ziurtatua
Tramitazioa \ Dokumentazioa
Idazkiak, eskabideak, etab. bidali hurrengo helbide honetara: Getxoko Udala - Foru kalea 1
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48992
Telefonoz
Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea
Tramitazioa \ Informazioa
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telefonoa: 944660202
Telefono arreta-zerbitzua
Informazioa
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 944660000
Indarrean dagoen araudia
50/2016 dekretua, martxoaren 22koa, aparkatzeko txartela desgaitasuna duenari ematea arautzen duena
Decreto 50 de 2016.pdf
Erantsitako agiriak
Mugakortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartela eraviltzeko baldintzak
DN. 216 Condiciones del uso de la tarjeta de estacionamiento para personas con movilidad reducida.doc
Mugakortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartela jasotzeko baimena
DN.208 Autorización retirada tarjeta de estacionamiento personas con movilidad reducida.doc
Baimena ematea datuak kontsultatu edota egiaztatzeko - Aparkaleku txartela mugikortasun urriko pertsonentzat
DN.363 Consentimiento para la consulta de datos - Tarjeta estacionamiento pers. movilidad reducida.doc
Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren eskaera (behin-behineko txartela)
tarjeta_provisional.pdf
Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren eskaera
tarjeta_discapacidad.pdf
Ezgaitasuna eta mugikortasun urria duten pertsonen garraio kolektibora bideratutako ibilgailu egokituak aparkatzeko txartelaren eskaera
tarjeta _transporte.pdf