Tramiteak
ZERGA-ZORREN ORDAINKETA ZATITZEA ETA GERORATZEA
Kudeaketa Unitatea
ZERGA-BILKETA
Deskribapena
Zorren ordainketa geroratu edo zatitu egin daiteke (baldin eta zorraren zenbatekoa 150 euro baino gehiago bada, eta borondatezko epean ordaintzeko trafiko isunik ez bada), borondatezko epean nahiz ordainarazteko epean, ordaindu behar dutenek eskatuta, baldin eta haien egoera ekonomikoak aldi batez galarazten badie ordainketa egitea. Administrazioak egoera ekonomikoa egiaztatu ahal izango du.
Eskakizunak
- Ordainarazpidean zorrik ez izatea.
- Eskatzaileak ordainarazpidean zorrik badauka, zor horiek ere zatitzeko eskaera egin behar du.
- Bankuan helbideratzea.
Dokumentazioa
Zorra geroratzeko edo zatitzeko eskaera goian azaldutako betekizunen arabera bete behar da, eta ondoko dokumentazio honekin batera eman:
A) Eskatzailea eta zorraren titularra pertsona bera bada:
- Titularraren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Bankuko kontuaren edo kartilaren azalaren fotokopia. Bertan, eskatzailea titularra edo titularkidea dela agertu behar da. Bestela, finantza entitateak emandako ziurtagiria.
B) Eskaera ordezkari batek egiten badu:
- Titularra pertsona fisikoa bada:
- Titularraren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Ordezkariaren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Baimenaren inprimakia, behar bezala betea (dokumentua erantsitako fitxategietan dago, “ordezkaritzaren baimena”).
- Titularra pertsona juridikoa bada:
- Ordezkariaren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Titularraren IFK (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Notarioaren agiria, ordezkaritzarako ahalmena ematen duena.
Sei hilabetetik gorako geroratze edo zatitzeetan, goian aipatutako agiriez gain, ondokoak beharrezkoak izango dira:
- Beren-beregi sortutako abala edo bermea, zenbateko nagusia, berandutza interesak eta bien %25 estaltzen dituena.
Bermea ezin bada aurkeztu, salbuesteko eskaera aurkeztu beharko da, arrazoituta.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre
Zerga-bilketa
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Foru kalea 1 (Udaletxea)
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48992
Telefonoa: 944660036
Fax: 944660038
E-maila: bilketa@getxo.eus
Exekutibo Bilketa
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Gobelaurre kalea 37, 2.etxabe-esk
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Ostiraletan, 08:00etatik 13:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara
Posta kodea: 48930
Telefonoa: 944810302
Fax: 944647923
E-maila: exekutibo.bilketa@getxo.net
Udalerria: GETXO
Probintzia: BIZKAIA
E-Posta
Zergabilketa - Posta elektronikoa
Informazioa
E-maila: bilketa@getxo.eus
Beterazpideko diru-bilketa
Informazioa
E-maila: exekutibo.bilketa@getxo.eus
Telefonoz
Zerga-bilketa faxa
Tramitazioa
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 944660038
Diru-bilketa
Informazioa
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 944660036
Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko
Zenbatekoa 6.000 eurokoa baino txikiagoa bada eta epea 6 hilabetekoa baino txikiagoa (edo bermerik gabea): berehalakoa.
Gainerako kasuetan: 15 egun.
Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak
Ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat hartuko da.
Baliabideak
Gora jotzeko errekurtsoa
Indarrean dagoen araudia
Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
NF 02-2005.pdf
Abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Diru-bilketa arautzen duena
DF 215-2005.pdf
Zerga-zorren ordainketak zatikatzeko eta geroratzeko udal araudia
normativa_eu.htm
1479/2010 dekretua: zatikapen eta gerorapenen udal araudian aldaketak.
Decreto 1479-2010 de modificación concesión aplazamientos.doc
Indarrean dauden ordainketen luzapenerako eta zatikapenerako baimena eta barne arautegia aldatzea
Modificacion autorizacion y normativa interna concesion Aplazamientos y Fraccionamientos de Pago en vigor.doc
Erantsitako agiriak
Erregistro Orokorrerako oinarrizko eskaera
DN.05 Solicitud Basica para el Registro General.doc
Ordezkatzeko baimena ematea
GEF-GEN-REPRE-01-DN.190 Otorgamiento de representacion.doc