Tramiteak

GETXOKO GGKE-AK ERAKUNDEAK SENDOTZEKO DIRU-LAGUNTZA

Kudeaketa Unitatea

LANKIDETZA

Deskribapena

Diru-laguntzen deialdi publiko honen helburua da Getxoko Erakundeen eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GGKE) funtzionamendu-gastuak eta kudeaketa hobetzeko gastuak partzialki finantzatzea, herriko elkarte sarea indartze aldera.

Eskakizunak

Getxon delegazioa edo egoitza izatea, gutxienez bi urteko antzinakotasunaz.

Dokumentazioa

a) Urteko sarrera eta gastu guztien zerrenda zehaztua (egitura-gastuak gehi proiektuen gastuak); II eranskinaren arabera aurkeztu beharko direnak.
b) Baldin eta erakunde eskatzaileak erabiltzen duen lokala bere egoitzarako ez bestetarako erabiltzen bada, hau da, lokal hori beste erakunde batekin edo gehiagorekin partekatzen ez badu, nahiz erakundearen jabetzakoa izan nahiz alokairuan edo beste araubideren baten arabera izan, lokal horren gainean duen eskubidea egiaztatzen duen dokumentua.
c) Idazkariak egindako ziurtagiria, lehendakariaren oniritzia duena, bertan zehaztuta langileen zerrenda, haien lan-kategoria eta duten kontratu mota.
d) Erakundearen kudeaketa hobetzeko plan estrategikoak eta bestelako tresnak prestatzeko gastuak direnez, aurkeztu beharko dira proiektuaren proposamena (metodologia barne) eta aurrekontua; horiekin batera, enpresaren edota planak egiteaz arduratu diren profesionalen historial laburra.
e) Diru-laguntza eskatu zen egunean erakundeak zenbat bazkide zituen adierazteko idazkariak lehendakariaren oniritziarekin egindako ziurtagiria.
f) Erakunde eskatzailearen IFKren fotokopia.
g) Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan eta Getxoko Udalaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela ziurtatzen duen agiria.
h) Ogasunaren agiria, eskatzaileak bere zerga betebeharrak egunean dauzkala ziurtatzen duena.
i) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, erakundeak harekin dituen betebeharrak egunean dauzkala ziurtatzen duena.
j) Diru-laguntzen edo izaera bereko laguntzen esparruan abiarazitako ezein itzultze edo zigor prozeduratan sartuta ez dagoela dioen adierazpena.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak

AEB

Administrazio Elektroniko Bulegoa (ONA edo NAN elektronikoa)
Tramitazioa

Web: https://eudala.getxo.eus/SolucionUnica/EGestiones/InicioOAE.aspx

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko

2 hilabete

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak

Ezestekoak

Baliabideak

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia

Getxoko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak sendotzeko diru-laguntzak emateko 2019ko deialdia 2019 ohiko deialdia.pdf

Erantsitako agiriak

Getxoko GGKE-ak sendotzeko diru-laguntza DN.150 Subvencion para el fortalezimiento de las ONGD de Getxo (anexo I y II).doc

Getxoko GGKE-ak sendotzeko diru-laguntzen zuriketa DN.151 Justificacion de la subvencion para el fortalecimiento de las ONGD (anexo III).doc

Bilatu