Tramiteak
LAUGARREN KATEGORIAKO ARMEN TXARTEL-ESKAERA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
A TXARTELA (5 urteko indarraldia)
1) Aire edo gas konprimituz dabiltzan armak, eskopetekin parekatu gabeak:
-Karabinak eta pistolak– tiro erdiautomatikoa eta errepikatzea
-Akzio biko errebolberrak
2) Kirol aisialdi armak, tiro automatikodunak
A motako txartelek gehienez ere 5 urteko indarraldia dute, eta ondoren berritu egin behar dira. Ezin izango dira mota horretako 6 arma baino gehiago eduki.
B TXARTELA (betiko indarraldia)
1) Aire edo gas konprimituz dabiltzan armak, eskopetekin parekatu gabeak:
-Karabinak eta pistolak– Arima laua edo marratua eta tiro bakarrekoa
-Akzio sinpleko errebolberrak
2) Kirol eta aisialdi armak, malguki edo eragingailuz dabiltzanak
Eskatzaileak:
-Adin nagusiko pertsona fisikoak
-14tik 18 urtera arteko pertsona fisikoak, guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimenarekin
Eskakizunak
- Aurrekari penalik ez izatea
- Trebetasun psiko-fisiko egokiak dituela egiaztatzea, armak erabiltzean bere buruari edo besteei kalterik sortuko ez diola egiaztatzeko
Dokumentazioa
- Jabetasuna egiaztatzen duen faktura eta armaren ezaugarriak, bereziki marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea, serie zk. (jatorrizkoa eta kopia)
- Ez dut fakturarik, adierazpena aurkezten dut
- Gaur egungo txartela eta bere titularraren NAN edo AIZren kopia, arma partikular bati erosi izatekotan edota berriztekotan
- Arma (Udaltzaingoaren Administrazio Unitatean erakutsi beharko da, armaren datuak egiaztatzeko)
- Aurrekari penalak ez edukitzearen ziurtagiria
- Gaitasun psiko-fisiokoari buruzko txostena
Adingabekoak: Eskatutako dokumentazio guztia adingabearen izenean egongo da, aurrekari penalen eskaria izan ezik.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre