Tramiteak

GETXOKO ELKARTEEN ERREGISTROA

Kudeaketa Unitatea

BARNE ERREGIMENA

Deskribapena

Getxoko Elkarteen Erregistroan erregistra daitezkeen elkarteak irabazi-asmorik gabekoak dira, egoitza soziala edo ordezkaritza Getxoko udalerrian dutenak, eta elkarte-araubide berezi baten mendean ez daudenak.

Eskakizunak

Elkarteak Getxoko udalerrian egoitza soziala edo ordezkaritza eduki behar du, eta Eusko Jaurlaritzako Erregistroan edo beste Erregistro Publiko batean izena emanda egon behar du.

Dokumentazioa

* Eskaera beteta (agiri normalizatua amaieran).
* Elkartearen estatutuak ikus-onetsiak.
* Sortze-agiria ikus-onetsia.
* Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan edo beste Erregistro Publiko batean inskribatzeko hartutako ebazpenaren kopia.
* IFZ Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartela fotokopiatuta.
* Egiaztatzea zuzendaritza-batzorde berria inskribatuta dagoela edo Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan edo beste Erregistro Publiko batean.
* Dabilen urteko aurrekontu xehatua.
* Dabilen urteko jardueren egitaraua.
* Bazkide-kopuruaren ziurtagiria, elkarteko idazkariak eta lehendakariak egina eta sinatua.
* Ordezkariaren nortasun agiriaren fotokopia (NAN, AIZ edo pasaportea).

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak

AEB

Administrazio Elektroniko Bulegoa (ONA edo NAN elektronikoa)
Tramitazioa

Web: https://eudala.getxo.eus/SolucionUnica/EGestiones/InicioOAE.aspx

Aurrez aurre

HAB Areeta/Romo (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

E-maila: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

E-maila: hab.algorta@getxo.eus

Postaz

Posta arruntez edo ziurtatua
Tramitazioa

Idazkiak, eskabideak, etab. bidali hurrengo helbide honetara: Getxoko Udala - Foru kalea 1

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Erantsitako agiriak

Getxoko Elkarteen Erregistroa DN.253 Registro de asociaciones.doc

Bilatu