Tramiteak

GAINBALIOAREN ZERGA KUOTAREN % 33KO HOBARIA EZKONTIDEAREN EDO IZATEZKO BIKOTEKIDEAREN ALDE HERIOTZAGATIKO ERAGIKETETAN

Kudeaketa Unitatea

ZERGA-KUDEAKETA

Deskribapena

Lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zergari (Gainbalioa) dagokion kuotan %33ko hobarirako eskubidea izango dute indarrean dagoen Zerga arautzen duen Ordenantzan jasotako baldintzak betetzen dituzten eskualdatzeek.
Aurkezteko epea izango da heriotza-datatik urtebeteko epearen barruan edo zerga-likidazioa jasotzen denetik hilabeteko epearen barruan.

Eskakizunak

•Ezkontidearen edo izatezko bikotearen mortis causa irabazizko eskualdatzeak izan behar dira, izatezko bikotea 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera eratu baldin bada.

•Senar-emazteen edo izatezko bikotearen ohiko etxebizitzari buruzkoak bakarrik izan behar dira.

•Subjektu pasiboak egiaztatu beharko du haren diru-sarrerak urteko 18.000 € baino baxuagoak direla, ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen heriotza dela tarteko.




Dokumentazioa

a) Eskaerarekin batera:
Behin-behineko agiriak
•Ezkontzako sozietateari edo izatezko bikotekideari dagokion PFEZaren aitorpenaren ziurtagiria, maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoari jarraiki osaturikoa dena. Batera edo bereizita egindakoa, heriotza gertatu aurreko ekitaldikoa.
•Behar besteko xehetasunak dituen zinpeko aitorpena. Aitorpenean ezkontide alargunak edo izatezko bikotekideak heriotzaren ondorioz jaso beharreko gutxi gorabeherako errenta zehaztu beharko da.

b) Zerga Administrazioak eskatuta:
Behin betiko agiriak.
•Ezkontide alargunaren edo izatezko bikotekidearen PFEZaren aitorpenaren ziurtagiria, heriotza gertatu aurreko ekitaldikoa

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak

Aurrez aurre

HAB Areeta/Romo (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

E-maila: hab.romo@getxo.eus

Kontu-hartzailetza – Zerga Kudeaketa Arloa
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, bigarren solairua (Udaletxea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Postaz

Posta arruntez edo ziurtatua
Tramitazioa

Idazkiak, eskabideak, etab. bidali hurrengo helbide honetara: Getxoko Udala - Foru kalea 1

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoz

Kontu-hartzailetza – Zerga Kudeaketa - Zerga erreklamazioak, salbuespenak eta hobariak
Informazioa

Ordutegia: 08:00etatik 14:00etara

Telefonoa: 944660023

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko

Eskaera aurkezten denetik 6 hilabete

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak

Onarpen-balioa izango du, 2/2005 ZFANen 102.3.

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia

Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza normativa_eu.htm

Erantsitako agiriak

Ordezkatzeko baimena ematea DN.190 Otorgamiento de Representacion.doc

Heriotzagatiko irabazizko eskualdatzeetan hobariaren eskaera ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde DN.213 Solicitud de Bonificacion en transmisiones lucrativas por causa de muerte a favor del conyuge o pareja de hecho.doc

Bilatu