Tramiteak
PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIAREN AURKAKO ERREKURTSOAK
Kudeaketa Unitatea
EXEKUTIBO BILKETA
Deskribapena
Premiamendu-probidentzia Udal Diruzaintzak emandako Administrazioko Egintza da, borondatezko aldian zor publiko bat ordaindu ez izanaren ondorioz sortzen dena eta betearazpideko bidean zor horien ordainketara bideratuta dagoena.
Horri dagokionez, Zergei buruzko Foru Arauaren 171.3 artikuluak honakoa xedatzen du:
Premiamendu-probidentziaren aurka egiteko hurrengo arrazoi hauek baino ez dira onartuko:
a) Zor osoa azkentzea edo Zerga Administrazioak ordainketa exijitzeko ahalmena erabiltzeko aukera preskribatzea.
b) Borondatezko aldian geroratzeko, zatitzeko edo konpentsatzeko eskabidea eta zergak biltzeko prozedura eteteko bestelako kausak.
c) Likidazioaren jakinarazpenik eza.
d) Likidazioa ezeztatzea.
e) Premiamendu-probidentziaren edukian premiatutako zorra edo zorduna identifikatzea eragozten duen akatsa edo omisioa.
Kasu horietako bat gertatuz gero, interesdunak errekurtsoa aurkeztu ahal izango du premiamendu-probidentziaren aurka.
Berraztertzeko errekurtsoa:
- Berraztertzeko errekurtsoa jartzekotan, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen jarri beharko da.
- Hilabeteko epea dago errekurtso hau jartzeko, errekurritu daitekeen egintza jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Eskakizunak
Idazkian bere premiamendua aurkaratzen diren ordainagiri edo likidazioak argi eta garbi identifikatu beharko dituzte.
Dokumentazioa
A) Errekurtsoa aurkezten duena bide exekutiboko zorraren titularrarekin bat etorriz gero:
-Behar bezala justifikatutako berraztertzeko errekurtsoa Premiamendu-probidentziaren aurka.
-IFZaren fotokopia edo eskaneatutako kopia.
B)Ordezkaritzaren bidezko jarduketa egonez gero:
- Zorduna pertsona fisikoa bada:
- Behar bezala justifikatutako berraztertzeko errekurtsoa
- Baimena emateko inprimakia, behar bezala beteta
- Ordezkariaren IFZ (kopia edo eskaneatua)
- Titularraren IFZ (kopia edo eskaneatua)
- Zorduna pertsona juridikoa bada:
- Behar bezala justifikatutako berraztertzeko errekurtsoa
- Ordezkariaren IFZ (sinatuta edo eskaneatuta).
- Ordezkatuaren IFK (sinatuta edo eskaneatuta)
- Ordezkaritza duela adierazten duen notaritzako agiria ( fotokopia edo eskaneatuta)
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre
Exekutibo Bilketa
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Gobelaurre kalea 37, 2.etxabe-esk
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Ostiraletan, 08:00etatik 13:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara
Posta kodea: 48930
Telefonoa: 944810302
Fax: 944647923
E-maila: exekutibo.bilketa@getxo.net
Udalerria: GETXO
Probintzia: BIZKAIA
Zerga-bilketa
Tramitazioa \ Informazioa
Foru kalea 1 (Udaletxea)
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48992
Telefonoa: 944660036
Fax: 944660038
E-maila: bilketa@getxo.eus
HAB Areeta/Romo (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua
Kokapena: Areeta
Posta kodea: 48930
Telefonoa: 944660266
Fax: 944660116
E-maila: hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa
Torrene 3
Ordutegia: Hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua
Kokapena: Algorta
Posta kodea: 48991
Telefonoa: 944660366
Fax: 944660119
E-maila: hab.algorta@getxo.eus
Telefonoz
Exekutibo bilketa
Informazioa
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Ostiraletan, 08:00etatik 13:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara
Telefonoa: 944810302
Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko
Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea: 3 hilabetekoa, errekurtsoa aurkeztu denetik.
Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak
3 hilabete igarota ebazpenik jaso ez bada, errekurtsoa ezetzi egin dela ulertu ahal izango da.
Baliabideak
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Indarrean dagoen araudia
Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
NF 02-2005.pdf
Zerga kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzako Udal Ordenantza
normativa_eu.htm
Erantsitako agiriak
Ordezkatzeko baimena ematea
GEF-GEN-REPRE-01-DN.190 Otorgamiento de representacion.doc