Tramiteak

LARRIALDI EDO LAGUNTZA HUMANITARIOETAKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK

Kudeaketa Unitatea

LANKIDETZA

Deskribapena

Indarreko deialdiko laguntzak arautzen dira, hain zuzen ere Ekonomia Garapen eta Lankidetzarako Antolakundearen CADren laguntzaren jasotzaileen zerrendako herrietako erkidegoetan prekarietate iraunkorrekoak egoerak arintzeko proiektuetarako.
Laguntza humanitarioko eta laguntza emerjentezko proiektutzat jotzen dira gerra egoeren emaitzak arintzekoak eta/edo oinarrizko beharrizanei aurre egitekoak, baldin eta ustekabekoengatik ez badira lankidetza, sentiberatze eta garapenerako hezkuntzako proiektuak egiteko diru-laguntzen emakida arautzen duen deialdiaren I. eta II. tituluen artikulatuan sartu

Eskakizunak

*Pertsona fisikoa edo behar bezala inskribatuta dagoen edozein pertsona juridiko, garapen bideetan dauden herrialdeetan garapen sozial eta ekonomikorako lankidetzako proiektuak garatu nahi dituena.
*Pertsona fisikoa: Getxoko bizilaguna izatea
*Pertsona juridikoa: erakundeak Getxon presentzia eduki behar du
*Aurreko diru-laguntzen justifikazioa eginda izatea
*Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketa egunean izatea
*Erakunde-taldeei dagokienez, guztiek bete behar dituzte aurreko eskakizun guztiak
*Administrazio Publiko eta aurrezki erakundeen mendeko erakunde eta zerbitzuen titularrak ez izatea
*Irabazteko asmorik ez duten erakunde edo elkarteak
*Tokiko bazkide hau nortasun juridikoa duen erakundea izan beharko da,irabazteko asmorik gabekoa, dagokion erregistroan formalki eratuta eta inskribatuta.Tokiko bazkidea erakunde bakar batek edo taldekatutako bi erakunde edo gehiagok osatu ahal izango dute
*Arraza, sexu, erlijio edo iritzi arrazoiengatik diskriminatzaileak ez izatea
*Burutzapenean, parte hartzeko lehentasuna izatea ekintza garatzen den eskualdeko enpresak edo tokiko erakundeak
*Erabilitako baliabideen, egin beharreko ekintzen eta horien bidez lortu beharreko emaitzen arteko harreman koherentea azaltzea
*Proiektuaren aurrekontu zehatza eta egin beharreko gastuen programazioa sartu
*Ez da finantzatuko indarrekoaren aurreko urteetan egindako gasturik
*Gehienez ere, diru-laguntza erakunde eskatzailean sartu eta hurrengo bi hilabetetan hasi
*Proposatutako jarduerak, gehienez ere, urtebeteko epean bukatu behar dira
*Eskatzaile bakoitzak, gehienez ere, bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu laguntzen deialdian
*Eskatzaileek zehaztu egin behar dute deialdira aurkeztutako ekintzengatik bestelako erakunderen aldetik laguntzak eskatu edo jaso dituzten. Horrela izanez gero, horien zerrenda aurkeztu behar dute, zenbatekoa eta xedea zehaztuta

Dokumentazioa

*Getxo Udaleko Garapenerako Laguntza programaren barruko diru-laguntza eskaera
*Erakundearen I.F.K.
*Eskatzailearen N.A.N.-I.F.Z. txartela eta fotokopia
*Ekitaldian zehar bideratuko diren jardueren proiektu xehea. Bertan, gutxienez, datu hauek jaso beharko dira: jarduera bakoitzaren azalpena, nori zuzenduta dagoen eta dituen xedeak, bai eta aurreikusitako aurrekontua ere
*Proiektuaren laburpena
*Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera edo proiektuari dagozkien eskaera aurkeztu aurreko urteko sarrera eta gastuen balantzea, bai eta eskaera egiten den urteko aurrekontua ere
*Dagozkion erregistro edo erregistroetako inskripzio-ziurtagiria, bai eta erakundearen Estatutuen kopia ere, izena emanda dagoen Erregistroak behar bezala zigilatua
*Ogasuneko ziurtagiria, egin behar dituen zerga ordainketak eginak dituela egiaztatzen duena
*Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin ordaintzeko konturik daukanean, ordainketa guztiak eginak dituela egiaztatzen duena
*Izaera bereko dirulaguntza edo bestelako laguntzen barruan hasitako ezein diru-ateratze edo zigor prozeduratan sartuta ez egotearen aitorpena
*Eskabideak xede dituen ekintzengatik eskatutako beste edozein laguntza (emanda edo tramitazioan) dagoen egoeraren aitorpena
*Kasua bada, dagokion erregistro administratiboan izena ematearen agiria, erakundeen parte hartze proiektuan, laguntza ematen zaion herriko tokiko jokatzaileen parte hartze konpromisoak, eta hitzarmen proiektua tokiko bazkidearekin.
*Kasua bada, bideragarritasun azterlanak.
*Kasua bada, ondasun higiezinen edo lur-sailen jabetzaren ziurtagiriak.
*Erakunde taldeek aurkeztutako eskabideen kasuan, beraien araubideko hitzarmen.

Non Tramitatu

AEB

Administrazio Elektroniko Bulegoa (ONA edo NAN elektronikoa)
Tramitazioa

Web: https://eudala.getxo.eus/SolucionUnica/EGestiones/InicioOAE.aspx

Gehieneko epea

3 hilabete

Ondorioak

Eskaera ezestea

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia

Azaroaren 17ko 38/2003 Legea. Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra L 38-2003.pdf

Reglamento Ley de Subvenciones REGLAMENTO LEY SUBVENCIONES.pdf

Dirulaguntzen emakidak arautzen dituen udal ordenantza normativa_eu.htm

2019ko ekitaldian garapenerako lankidetza, sentsibilizazio eta hezkuntzarako egitasmoei, eta laguntza humanitario edo larrialdietakoetarako egitasmoen dirulaguntzen oinarri arauak 2019ko deialdia.pdf

Erantsitako agiriak

Diru-laguntza eskaera DN.59 Solicitud de ayuda economica.doc

Ekintza humanitariorako laguntza DN.63 Ayudas de accion humanitaria.doc

Harrerentzako laguntza DN.361 Ayudas de acogida. Anexo V.doc

Proiektuen azken txostena DN.140 Informe final proyectos.doc

Baimena ematea datuak kontsultatu edota egiaztatzeko - Garapen lankidetzarako proiektuak DN.358 Consentimiento para la consulta o verificacion de datos - Proyectos de Cooperacion.doc

Bilatu