Ekitaldien Agenda

Zinea, Hitzaldiak eta Solasaldiak

Film labur dokumentalaren proiekzioa + Solasaldia: "Yauri Etxalde"

Data:2021/11/29 - 2021/12/03

Ordutegia:Informazioa ikusi

Tokia:Muxikebarri (Arrigunaga aretoa)

  • Azaroak 29 -30 / Abenduak 1-2 : 19:00
  • Abenduak 3: 18:00

Getxon baserriak desagertzen ari dira, eta haiekin batera,bizimodua eta hizkuntza. Azken hamarkadetan, Getxok eraikitze handia pairatu du, baserri asko abandonatuta edo kanpoaldean utzita.

Yauri abereak dituen azken etxaldeetako bat da. Bertan Juanan bizi da, 68 urteko baserritar erretiratua. Berarekin lanean hasi da 34 urteko herriko gazte bat, Beñat, tradizioa XXI. mendearekin lotuz. Transmisio katea jarraituz, inguruko eskoletako haurrak baserrira joaten hasi dira bizimodu hau ezagutzera.

  • Zuz.: Unai Zaballa - Pello Serón
  • Doinua eta azpitituluak euskaraz (azaroak 30 eta abenduak 2, gaztelaniazko azpitutuluekin)
  • Proiekzioa: 25 min. / Hitzaldia: 40 min.
  • Gonbidapenak: Romo Kultur Etxea - Muxikebarri

Proiekzioaren ostean, solasaldia protagonistekin

Ekitaldien bilaketa