Ekitaldien Agenda

Dantza

Dilin dantzako tailerra

Data:2021/12/22 - 2021/12/23

Ordutegia:Ikusi informazioa

Tokia:Muxikebarri (Arrigunaga aretoa)

Maitane Sarralde dantzari eta sortzaileak eskainiko du tailer hau. Zirkuko eta borrokako arteek eraginda, dantza garaikidean eta inprobisazioan espresio- eta sorkuntza-kanal berezi bat aurkitu zuen, sotila dena biribilarekin eta sendotasuna hauskortasunarekin bateratzeko. Hizkuntza propioa garatzeko asmoz, zintzilik dauden elementu eta gorputzen dinamikak ikertzen ditu, dantza bertikala eta esekia dantza garaikidearen arintasunarekin integratuz.

Guztira lau tailer eskainiko dira, horietako bi mota guztietako ikusleentzat eta, beste biak, prefesionalentzat, amateurrentzat eta dantza ikasleentzat.

Abenduak 22 (asteazkena)
  • 16 urtetik gora
  • Ordutegiak:
                 - 1. tailerra: 10:00-14:00 
                 - 2. tailerra: 16:00-20:00
  • Sarrera: 10 € (Muxikebarrin, Romo Kultur Etxean eta Kutxabanken sarean salgai azaroaren 5etik aurrera)

Abenduak 23 (osteguna)
  • 16 urtetik gorako profesional, amateur eta dantza ikasleentzat
  • Ordutegiak:
                 - 1. tailerra: 10:00-14:00 
                 - 2. tailerra: 16:00-20:00

Ekitaldien bilaketa