Ekitaldien Agenda

Dantza

Danza: "L.O.F. - Ladies on Fight"

Data:2021/10/15 - 2021/10/23

Ordutegia:Ikusi informazioa

Tokia:Muxikebarri (Arrigunaga aretoa)

Antzezlanaren irudia / Imagen de la obra

  • urriak 15 (ostirala), 19:30: Entsegu irekia
  • urriak 21 (osteguna), 19:30: 1. aurrestreinaldia
  • urriak 23 (igandea), 12:00: 2. aurrestreinaldia
  • Sarrera: Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jaso beharreko gonbidapenez

Juana Bizkarra egonaldi artistikoaren lehen edizioan hautatutako proiektua "L.O.F.-Ladies On Fight" da, gaur egun arteaz bizitzeak dakarren zailtasunari heltzeko emakumeen borroka librearen mundua abiapuntu duen dantza ikuskizun tragikomikoa, hain zuzen ere. Proiektu eszenikoak sustatzea helburu duen egonaldiaren epaimahaiak bederatzi proposamenen artean aukeratu du lan hori.

Eva Guerrerok zuzentzen du DOOS Kolektiboaren ikuskizun hori, eta Garazi López de Armentia, Helenna Wilhelmsson, Leire Otamendi, Estibaliz Villa eta Bego Krego aktoreek osatzen dute. 80ko hamarkadaren amaierako «Gorgeus Ladies of Wrestling» telebista saioan oinarritua, lau borrokalari taularatzen ditu, emakume batek arbitratuak, txapelketa bat jokatzen ari direla. Dantzaren eta umorearen bidez, arteaz bizitzeak dakarren eguneroko borrokari buruz ironizatzen dute, konplexurik gabe. Beti barrea bilatuz, protagonistek emakumearen irudia, laneko prekarietatea edo show-bussinessa bezalako gaiak taularatzen dituzte.

Fitxa teknikoa eta artistikoa:

  • Zuzendaria: Eva Guerrero
  • Aktoreak: Garazi Lopez de Armentia, Helenna Wilhelmsson, Leire Otamendi, Estibaliz Villa y Bego Krego
  • Koreografia: creación colectiva
  • Kolaborazioak (borroka eta mugimenduak): Álvaro Orellana, Nerea Vesga, Aritz Aresti
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Jantzien diseinua eta arte-zuzendaria: Azegiñe Urigoitia
  • Musika eta doinu-espazioa: Nerea Alberdi
  • Ekoizpena: Jemima Cano

Ekitaldien bilaketa