Ekitaldien Agenda

Guzti

Kultur Sormenerako Dirulaguntzak 2021-22

Data:2021/09/15 - 2021/10/15

Ordutegia:

Tokia:Getxoko Kultur Etxea

dirulaguntza deialdiaren kartela / Cartel convocatoria de subvención

Getxoko Kultur Etxeak kultura sektorea eta tokiko arte-sormena sustatzeko 2021-22ko deialdia martxan jarri du, askotariko modalitateetan: sorkuntza eszenikoa (antzezlanak, bisualak eta plastikoak), ikus-entzunezkoak, musika, literatura, ilustrazioa, hezkuntza eta beste diziplina batzuetako obrak.

Deialdi honen xedea Getxoko udalerrian artelanak egitera zuzendutako sorkuntza prozesu zehatzak garatu nahi dituzten getxotar guztiei laguntzea zein udalerri honi lotutako mota honetako proiektuak garatzeko interesa duten pertsonei laguntzea ere.

Hartzaileak

Laguntza hauek 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok jaso ahal izango du. Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

Dokumentazioa

Beka jaso ahal izateko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan:

Eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

  • Eskabidea (I. eranskina)
  • Artista eskatzailearen ibilbidea (II. eranskina)
  • NANaren fotokopia
  • Eskatzaileak deialdi honetan garatu beharreko kultura-diziplinari dagokionez ikastetxe ofizial eta publikoek emandako ikasketa-tituluak

Proiektuari buruzko dokumentazioa:

  • Proposamenaren laburpen fitxa (III. eranskina)
  • Modalitate bakoitzari dagokion azalpen-memoria (IV. Eranskina) eta obraren lagina.

Eranskin guztiak web gune honetan daude eskuragarri: www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura/subvenciones

Aurkezpena

  • Eskaera telematikoa www.getxo.eus webgunean
  • Aurrez aurreko eskaera:
  • - Muxikebarriko Informazio Bulegoa (Basagoiti etorbidea, 77) Al.-Or.: 8:30-14:30
  • - Getxoko herritarren arretarako edozein bulegotan

Aurkezteko epea

Irailaren 15etik urriaren 15era arte, hilabete bat BAOn argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Informazio gehiago

  • BAO
  • Webgunea: www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura/subvenciones
  • Posta elektronikoa: kulturetxea@getxo.eus

Ekitaldien bilaketa