Ekitaldien Agenda

Antzerkia

Antzerkia: La habitación de María

Data:2021/12/18 - 2021/12/18

Ordutegia:19:00

Tokia:Muxikebarri (Ereaga aretoa)

Concha Velasco artistaren irudia / Imagen de Concha Velasco

Oharra: Bertan behera geratu da

Getxoko Kultur Etxearenak ez diren arrazoiak direla eta, bertan behera geratu da abenduaren 18rako Getxoko Muxikebarri zentroan programatutako “La habitación de María” antzezkizuna, Concha Velasco protagonista zuena.

Horren ordez, egun eta ordu berean, “El Beso” lana eskainiko da, Isabel Ordaz eta Santiago Molerok antzeztuta, eta horretarako sarrerak urriaren 11tik aurrera egongo dira salgai 15 eurotan.

Ohar honekin batera erantsitako komunikatuan azaltzen denez, Pentación Espectáculos lanaren banatzaileak eta aktoreak berak adostu dute, azken horrek hala eskatuta eta ados jarrita, amaitutzat ematea «La habitación de María»ren bira Logroñon aste honetan bertan eginiko emanaldiekin.

Kultur Etxeak aurretik erositako sarrera guztien itzulketa egingo du datorren astelehenean hasita, irailaren 27an. Txartelaz erosi dituztenei laster itzuliko zaie dirua. Eskudiruz zein datafonoz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira edota Romo Kultur Etxera joan beharko dira dirua eskatzeko.

Ekitaldien bilaketa