Ekitaldien Agenda

Musika, Beste jarduera batzuk

Fair Saturday: DalecandELA THE SOUNDTRACK

Data:2021/11/27 - 2021/11/27

Ordutegia:17:00 eta 19:30

Tokia:Muxikebarri (Ereaga aretoa)

DalecandELA elkartearen logotipoaren irudia / Imagen del logotipo de la asociación DalecandELA

Kontzertu honetan DaleCandELA elkartearen diskoaren estreinaldia izango da. Ikuskizunean, Getxoko talde esanguratsuenetako batzuk bilduko dira, gainditze eta itxaropen espirituan oinarritutako gai originalak interpretatzeko. Horren bitartez, DalecandELA irabazi asmorik gabeko elkarteak dirua bildu nahi du Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) aurkako borrokan ikertzeko eta gaixotasun degeneratibo hori duten pertsonei laguntzeko.

Hurrengo bandak izango dira gurekin:  Mcenroe, Smile, The Fakeband, Los Brazos, El Inquilino comunista, Lee Perk, Still River, Last Fair Deal, Margo Cilker, Nebraska, Amigos de DalecandELA, The MarshALS, Los Retros. 

Ekitaldian jasotako dirua Kultur Etxeak elkarteari emango dio AEA gaixotasunaren aurkako borrokan ikertzeko eta pairatzen duten pertsonei laguntzeko.

  • Saioak:
             - 17:00
             - 19:30 (argortuta)
  • Sarrerak: 15€

Saltokiak:

  • Kutxabank-en orotarako kutxazainak
  • ticket.kutxabank.es
  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (17:30-19:30, astelehenetik ostiralera)
  • Romo Kultur Etxea (94 466 00 22)

 

Ekitaldien bilaketa