Antzerkia
Data: 2021/11/21 - 2021/11/21
Ordutegia: 19:00
Tokia: Muxikebarri (Ereaga aretoa)
Getxoko Kultur Etxearenak ez diren arrazoiak direla eta, bertan behera geratu da biharko, azaroak 21erako Getxoko Muxikebarri zentroan programatutako Ados Teatro konpainiaren “Kopaz Kopa” antzezkizuna..
Kultur Etxeak aurretik erositako sarrera guztien itzulketa egingo du datorren asteazkenean hasita, azaroaren 24an. Txartelaz erosi dituztenei laster itzuliko zaie dirua. Eskudiruz zein datafonoz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira edota Romo Kultur Etxera joan beharko dira dirua eskatzeko.
Mikel, dibortziatua eta idazle frustratua, eta Ander, ezkontzeko zorian dagoen aktorea, azken horren ezkongabe-agurrean bat datoz. Segurtasunik eza arrastaka eramaten dute kopaz kopa, erdipurdikotasunetik ihes egin eta bizirik sentitzeko zerbait aurkitu nahian. Gau horretan, Amaia eta Terra ezagutuko dituzte, emakume independente, ekintzaile eta aldartetsuak eta gizonen bizitzak desorekatuko dituzte...
Antzezleak: Asier Sota, Asier Hormaza, Ainara Ortega, Ainhoa Aierbe
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: euskara.
Sarrerak: 12€
Sarrerak salgai abuztuaren 16tik aurrera