Ekitaldien Agenda

Literatura eta poesia

Letren Terrazak: Udako Udal Liburutegiak

Data:2021/07/06 - 2021/08/27

Ordutegia:11:30-13:30 / 17:00-20:00

Tokia:Sei kokapen: Gernika parkea (Neguri), Iturgitxi plaza (Algorta), Sarri plaza (Andra Mari), Areetako geltokia, Algortako geltokia eta Aldapa (Algorta)

Cartel Terrazas de las letras

Letren Terrazek, Getxok Udako Liburutegiek, uztailaren 6tik abuztuaren 27ra arte kaleratuko dituzte berriro ere liburuak haurrei zein helduei gerturatzeko. Sei kokapenetan banatuko dira terrazen etxolak: uztailaren 6tik 30era, Gernika parkean (Neguri) eta Iturgitxi (Algorta) eta Sarri (Andra Mari) plazetan eta, abuztuaren 3tik 27ra, berriz, Areetako Geltokia, Algortako Geltokia eta Aldapa (Algorta) plazetara pasatuko dira.

Kokapen horietan guztietan, erabiltzaileek irakurketa anitzez gozatu ahal izango. Terrazak astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik honako ordutegi honetan: 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Terrazen mailegu-zerbitzua Covi-19ren aurkako prebentzio neurri guztiak hartuta egingo da.

Guztira, 2.000 liburuz osatutako liburu-funtsa eskainiko dizkiete Terrazek erabiltzaileei. Horrela, udal liburutegien arduradunek hautatutako eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar, izango dituzte eskura.

Azken finean, udarako eta, bereziki haurrentzat aproposak diren irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.

Irakurtzeko guneak

Gainera, Terrazez gain, aurten udal liburutegiek, uztail eta abuztu osoan zehar, liburu askeak irakurtzeko guneak jarriko dituzte Fadura kiroldegiko kanpoko igerilekuetan eta Algortako Azokan.

Ekitaldien bilaketa