Ekitaldien Agenda

Musika, Dantza

36. Nazioarteko Folklore Jaialdia

Data:2021/07/16 - 2021/07/18

Ordutegia:19:00

Tokia:Muxikebarri (Ereaga aretoa)

  • uztailak 16: Itxartu Taldea (Getxo) 
  • uztailak 17: Trim the Velvet (Ipar Irlanda)
  • uztailak 18: Ballet Jammu (Senegal)
  • sarrerak: 3 € (Muxikebarrin, Romo Kultur Etxean eta Kutxabank sarean ekainaren 21etik salgai)

OHAR GARRANTZITSUA:

Aldaketa egon da uztailaren 17 eta 18ko egitarauan. Ballet Jammuren emanaldia uztailaren 17rako aurreikusita zegoen baina hilaren 18an izango da. Halaber, Trim the Velvet ez da 18an arituko, 17an baizik. Saio horietarako sarrerak erosi dituztenek egun horietan bertan erabili ahal izango dituzte ezer egin gabe. Hala ere, sarreren itzulketa nahi dutenek Muxikebarriko txarteldegian eskatu ahal izango dute eskudiruz edo datafonoz ordaindu bazuten. Online edota orotarako kutxazainetan erositako sarreren kasuan, itzulketa sarreraitzulketa@getxo.eus emailaren bitartez eskatu beharko dute.

Uztailaren 16tik 18ra Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 36. ekitaldia izango da eta horretan Senegal, Ipar Irlanda eta Getxoko taldeak jardungo dira. Saioak Muxikebarrin izango dira, 19.00etan, eta bertan dantza eta musika anitzez gozatzeko aukera izango du publikoak.

Jaialdia uztailaren 16an, ostiralean, abiatuko da Itxartu Dantza Taldearen eskutik. Elkartea sortu zenetik, euskal dantzak eta kultura etengabe berritzeko aukera eman du, dantzari berrien prestakuntzan egiten duen lanari esker. Jaialdiaren edizio honetan, Asier Bilbao Goitiak zuzendutako taldeak pandemiak gizartean sortu dituen emozioak irudikatuko ditu, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalen bitartez.

Hurrengo egunean, uztailaren 17an Afrikar dantzek hartuko dude lekukoa Jammu balletaren eskutik. 2008an sortu zen Dakarren (Senegal) konpainia eta musika eta dantza eskola ere hartzen du. Guztira, 20 artista bilduko dira Getxoko saioan, Senegaleko etnia guztietako musikari eta dantzari gazteak, hain zuzen ere. Ass Ndiayeren zuzendaritzapean, Mbalax erritmo tradizionaletan oinarritutako dantzak egingo dituzte.

Azken jardunaldian, uztailaren 18an, Belfasteko (Ipar Irlanda) Trim The Velvet taldea jardungo da, Kathy O'Connor koreografoa zuzendari duena. Bere ibilbidean zehar, Europako hainbat jaialditan jardun dira, eta, horietan, irlandar dantza tradizionaletan trebezia handia erakutsi dute, battering delako bereizgarri hartuta, hau da, dantza horiek nazioartean ezagun bilakatu dituen zapatek eginiko soinua.

Ekitaldien bilaketa