Musika, Sariak eta txapelketak
Data: 2021/7/3 - 2021/7/3
Ordutegia: 13:00
Tokia: Muxikebarri (Ereaga aretoa)
Scandroglio, hogeita lau urte baino ez dituela, etorkizun handiko musikari bilakatu da italiar jazzaren eszenan. Rigako (Letonia) Nazioarteko Jazz Bass Lehiaketaren irabazleetako bat izan zen. Sari horri esker, Adam Yuang Hongek Pekingo Jazzaldian jotzera gonbidatu zuen. 2018an, Venetoko (Italia) talentu gazteentzako Tomorrow's Jazz sari ospetsua jaso zuen, eta, ondoren, Umbría Jazzek antolatutako Jazz Conad lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. 2020an «In the Eyes of the Whale» diskoa kaleratu zuen.
Talde lehiaketa
Bonua: 20€
Jazzaldiko saltokiak honako hauek dira: