Ekitaldien Agenda

Artea

Erakusketa: "Hezetasuna" (Esteban Ramos Erdozia)

Data:2021/04/16 - 2021/07/18

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera 17:00-20:00 / Larunbatetan 11:00-13:30. Beste hitzordu batzuk adosteko 94 491 61 86 zenbakira deitu

Tokia:Zirri-marra Arte Tailerra, Bi Hormetara espazioa (Anboto, 2 - Andra Mari)

Getxoarte 2021eko Bitartekaritza eta Egoitza Programan, pandemiaren ondorioek markatutako urte baten ondoren, 2021eko programazioari aurre egin genion tokiko sorkuntzari begira. Tokiko eragileekin proiektuak garatzean zentratuko gara, arreta berezia jarriz arte-hezkuntzan eta artista getxotarren lanaren hedapenean.

Oraingo honetan, Esteban Ramos Erdozia artistaren HEZETASUNA erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, Bi Hormetara espazioan. Erakusketa, Getxoarteko Egoitza Bekaren deialdiarekin batera, urtean zehar egingo ditugun proposamenen hitzaurrea da.

Esteban Ramosek Getxotik desagertutako paisaia aurkezten digu. Erakusketa La Humedad auzoan 2013tik 2015era egindako argazkiek osatzen dute. Bere irudietan, auzoko baratzeek osatzen zuten lurralde-eremua, hiri-eremuaren eta landa-eremuaren arteko muga aztertzen du.

Erakusketa baratzeko paisaiari eta hura osatzen duten elementuei buruz hausnartzeko gonbidapena da.

Ekitaldien bilaketa