Ekitaldien Agenda

Artea

Deialdia: Getxoarte 2021 egoitza-beka

Data:2021/03/30 - 2021/04/30

Ordutegia:

Tokia:Irakurri informazioa

Getxoartek, Bitartekotza eta Egoitza Artistikoko Programaren bitartez, bigarren egoitza-bekaren deialdia egin du. Bekaren zenbatekoa 5.000,00 euro izango da, eta 2021eko maiatzetik urrira Romo Kultur Etxean sormen edo ikerketa artistikoko proiektu bat gauzatzeko erabili ahal izango da.

Aukeratutako ikerketa-proiektuaren iraupena bost hilabetekoa izango da, 2021eko maiatzaren 17tik urriaren 17ra.

Egoitza-bekak jasoko dituzte Getxoko udalerriko kolektibo espezifikoak jorratzen dituzten proiektuek. Hots, hemen dauden bitartean egindako ikerketa funtsezkoa izan behar da lan artistikoari begira.

Honako hauek dira programaren helburuak:

  • Ikerketa eta ekoizpena artistikoa sustatzea
  • Bertako sortzaileak sustatzen laguntzea
  • Bertako sortzaileek artearen eta kulturaren arloko beste artista eta profesional batzuek elkarri eragin diezaioten erraztea

Beka sortzaile garaikideei dago bereziki zuzenduta, dituzten prestakuntza eta pedagogiak edozein izanda ere. Espainiako Estatuan administrazio-egoitza egiaztatzen duen 18 urtetik gorako edozein pertsonak jaso dezake beka, banaka eskatuta edo taldeka.

Eskabideak non aurkeztu

Apirilaren 30era arte, honako gune hauetan:

  • Eskaera telematikoa: www.getxo.eus
  • Aurrez aurre Muxikebarriko Informazio Bulegoaren Erregistroan, Basagoiti etorbideko 77. zenbakian (Algorta).
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako edozein lekutan.

Ekitaldien bilaketa