Ekitaldien Agenda

Ingurumena

Hezegunetik ekintza autogidatuak: Altxorraren bila + Bolueko esploratzaileak

Data:2021/04/10 - 2021/04/10

Ordutegia:10:30-13:30

Tokia:Ingurumen aretoa

izena aurretik ematea beharrezkoa da: 688883596

"Bolueko esploratzaileak" : Familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hertzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagonistikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar.

Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte

"Altxorraren bila" familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrare zuzendutako jarduera da. Parte hartzen duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Bolueko hezeguneko puntu adierazgarrienei dagozkienak. Koordenatuak Google Maps-en sartuta (Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat behar da), GPSak hezeguneko "altxor" bakoitzera eramango gaitu. Bertan, inguruan dauzkagun elementuak apuntatu beharko ditugu, edo argazkiak atera, koordenatu bakoitza zein elementuri dagokion gogoratzeko; izan ere, jardueraren amaieran (koordenatu guztiak aurkitu direnean), koordenatu bakoitza dagokion elementuarekin erlazionateko on-line joko sinple bat proposatuko zaizue. Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte

Ekitaldien bilaketa