Ekitaldien Agenda

Artea

Izenburua

Data:2021/02/19 - 2021/03/23

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:

Zabaldu egin da Bosteko 2021 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea

Euskal arte garaikideko erakusketa bost udalerritan egongo da ikusgai: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa

Bosteko 2021 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago. Martxoaren 23ko 15:00ak arte, interesdunek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dute, eta horietan Bizkaiko hiru sortzailek osatutako eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute.

Aurtengo deialdia erakusketaren 24. ekitaldiari dagokio eta horretan kulturaren ikerketa, garapen eta berrikuntza diren sortzaile gazteen abangoardia artistikoek proiektuak koordinatuta aurkeztu ahal izango dituzte komisario baten bitartez, oinarrietan jaso diren baldintzekin bat etorriz.

Bost udaletako (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano) bost erakusketa-aretoren artean antolatzen eta koordinatzen den erakusketa ibiltaria da Bosteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du.

Bosteko 1998an sortu zen eta, ordutik hona, 70 artista euskaldun baino gehiagoren lanak hartu ditu. Hala, Bizkaiko testuinguru kulturalean erakusketa sendoa bihurtu da. Ekimena euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jartzen ditu eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera eman eta zabaltzeko plataforma interesgarria da. Aurten, irailetik abendura ikusi ahal izango da aipatutako udalerrietan.

Deialdiaren oinarriak

Deialdiaren oinarriak hemen daude eskura: Bosteko 2021 - Komisariotza-deialdia

Interesdunek informazioa eskatu ditzakete erakusketa antolatzen duten bost udalerrien posta elektronikoen bitartez:

• ARRIGORRIAGA: agaraizabal@arrigorriaga.eus
• AMOREBIETA-ETXANO: marriaga@amorebieta.eus
• BASAURI: hmozo@basauri.eus
• GETXO: lmartin@getxo.eus
• LEIOA: agarcia@leioa.net

Ekitaldien bilaketa