Ekitaldien Agenda

Musika

Impromptu Musika ikuskizuna: "Debussy, Ravel eta inpresionismoa"

Data:2021/03/10 - 2021/03/10

Ordutegia:19:30

Tokia:Andres Isasi Areetako Musika Eskolako Entzunaretoan

  • Inpresionismo hitza, hasiera batean, Frantzian erabili zen 1860-1870 urteetako margolaritza izendatzeko. XIX. mendearen amaieran musika estilo jakin bati ere aplikatzen hasi zen bi arteen ezaugarriek paralelismo argiak zituztela iritzita. Claude Debussy, bere ordezkari nagusia, musikak mende berrian barneratzeko behar zuen jeinu berritzailea izan zen. Bere aurrekoen eraginak bereganatzeko gai izanik, oso estilo pertsonala sortzen jakin zuen, praktikan ia berea bakarrik izan zena. Maurice Ravel, agian bere jarraitzaile leialena hasiera batean, laster joan zen bere izaerarekin eta eraketarekin bat zetozen beste bide batzuetatik.
  • Impromptu (VÍCTOR JIMÉNEZ pianoa y JOSÉ MANUEL CACHO biolina)
  • 14 urtetik gorakoentzat gomendatua
  • Sarrera: 5 €. Areetako Musika Eskolan otsailaren 22tik aurrera salgai.

Ekitaldien bilaketa