Ekitaldien Agenda

Musika

Kontzertua: Silvia Pérez Cruz - "Farsa (género imposible)"

Data:2021/04/16 - 2021/04/16

Ordutegia:19:00

Tokia:Muxikebarri (Ereaga aretoa)

Oharra: data aldaketa

Programazio-egutegiko arazoak direla eta, apirilaren 17an 19:00etan programatuta zegoen Silvia Pérez Cruzen kontzertua bezperara aurreratu da, apirilaren 16ra hain zuzen ere. Saioaren ordua ez da aldatuko.

Apirilaren 17ko kontzerturako erositako sarrerak, agortuta zeudenak, 16ko saiorako baliodunak izango dira eta horrela, data berrian joan nahi dutenek ez dute aldaketarik egin beharko.

Bestalde, Getxoko Kultur Etxeak hala eskatzen duten pertsona guztiei itzuli egingo die sarreren dirua. Itzulitako sarrerak berriro ere salgai jarriko dira automatikoki.

Itzulketak martxoaren 31ra arte egin ahal izango dira.

Sarrerak online zein Kutxabanken orotarako kutxazainetan erosi dituztenek 94 466 01 23 telefonoaren edo sarreraitzulketa@getxo.eus e-mailaren bitartez eskatu dezakete.

Eskudiruz ordaindu dutenak, berriz, Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira dirua eskatzeko. Txarteldegia zabalik egongo da astelehenetik ostiralera honako ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 17:30-19:30.

  • Sarrera: 24 €
Puntos de venta:
  • On-line
  • Romo Kultur Etxea (al-ol..: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)
  • Taquilla de Muxikebarri (al.-ol.: 10:00-13:00 / 17:30-19:30)
  • Oficina de Información de Muxikebarri (al--ol.: 8:30-14:30)

Farsa (Género imposible) da eguneko eszenan nabarmentzen dabilen Silvia Pérez Cruz kantautorearen  disko berriaren izenburua. Antzerkia, dantza, zinea, poesia, pintura eta beste arte-diziplina batzuekiko elkarrizketan sortutakoa, horretan artista ageri dugunaren eta benetan garenaren bitasunaz duen kezkari erantzuten dio: nola bizirauten duen barneko hauskortasunak, geure baitakoak, garai hauetan non azalekoa hain baita itogarria, non ikusten dena entzuten denarekin nahastera irits baitaiteke. Agertokian bere gitarrarekin bakarrik, espazio barnekoi, soildua sortzen saiatzen da, zuri-beltzean, solas zuzena eta iragazkirik gabea eskainiko do publikoari. 

+ info: https://silviaperezcruz.com

Ekitaldien bilaketa