Ekitaldien Agenda

Kontzertua: Zea Mays "Atera"
Data:2021/02/27 - 2021/02/27
Ordutegia: 19:00
Tokia:Muxikebarri
OHARRA:
Mugikortasun murrizketa dela eta, Zea Maysen kontzerturako sarrerak itzuli dira. Sarrera horiek dagoeneko salgai daude, ohiko saltokietan:
• Kutxabank-en orotarako kutxazainak
• https://ticket.kutxabank.es/aulacultura/
• Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
• Muxikebarriko txarteldegia (17:30-19:30, astelehenetik ostiralera)
• Romo Kultur Etxea (94 466 00 22)
- Sarrera: 10 €
Zea Mays talde bilbotarrak 20 urtetik gora daramatza pertsonalitatez beteriko rocka eskaintzen, Euskal Herriko ahots onenetarikoa den Aiora front-woman buru dutela. Oraingoan, "Atera" bere azken diskoa aurkeztera datoz Muxikebarrira, baina kontzertuan ez dira azken hamarkadetako euskal soinu-bandaren parte diren hit-ak faltako.