Ekitaldien Agenda

Musika

Neguko Bidaia 2021. Mario Lerena (Piano erromantikoa)

Data:2021/01/30 - 2021/01/30

Ordutegia:Aurtengo jaialdian, edukiera murriztuta dagoenez, kontzertu bakoitzeko bi emanaldi izango dira: lehenengoa 18:30ean eta bigarrena 20:00etan

Tokia:Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoa

Sarrerak 5€

Der dichter spricht (Poeta mintzo da) musikaren ideal erromantikoa gorpuzten duten pianorako piezen hautaketa da, hau da, musika sentimendu eta ideia esanezin eta transzendenteen ESPRESIO subjektibo gisa. Bere noten bidez eta autore kontsakratuen eskutik zeharkatzen du lehenengo Erromantizismoaren iruditeria kanonikoa: maitasuna, heriotza, artistaren borroka heroikoa eta gizakiak erroetatik aldentzearekiko nostalgia. Hau da, hemezortzigarren mendeko entzuleak irauli zituen soinu-poesia, eta orain, bi mende beranduago, edozein entzule emozionatzeko gai dena.

Mario Lerena piano-jolea eta musikologoa da, eta piano ikasketak eta kamera musikarenak Getxoko Andres Isasi eta Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioetan egin zituen, Luminita Ducaren eta Gayané Sharluyánen eskutik. Beranduago, graduondoko ikasketak egin zituen Madrilen eta Alcalá de Henaresen, Humberto Quagliata eta Imre Rohmann piano jotzaileekin. Union Française des Artistes Musiciens de Pariseko epaimahaiaren ahobatezko lehen saria (1999), Villa de Sahagún bigarren saria (2003) eta musika ikerketako Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria (2016) jaso ditu, Euskal Herriko Unibertsitateak Pablo Sorozabalen antzerki musikalari buruz argitaratutako doktorego-lanagatik.

 

Ekitaldien bilaketa