Ekitaldien Agenda

Gazteentzat, Literatura eta poesia

IdaZale Gazteen Txokoa

Data:2020/10/19 - 2020/10/19

Ordutegia:18:00-19:30era

Tokia:Algortako Gaztelekuan (Urgul kalea z.g. 3. solairuan. )

http://www.egizu.eus/idazale-gazteen-txokoa-probatzeko-prest/

Aurten jarriko dugu martxan!

Gazteok ere idaztea gustuko dugulako… eta esateko, pentsatzeko, sortzeko… gogoa dugulako, aurten martxan jarriko dugu IdaZale Gazteen Txokoa!
Urritik ekainera arte iraungo du tailer honek. Hilabetean behin (hilabeteko 3.astelehenean) elkartzen hasiko gara.
Garazi Basterretxea izango dugu tailer honetan bidelari; idazten hasteko bultzadatxo hori ematen lagunduko digu.

Animatuko zara?
Doan.
15-20 urte bitartekoentzat
Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : egizugetxo@gmail.com helbidera idatziz.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Algortako Gaztelekuari tailer hau antolatzeko eskeinitako lekuagaitik;)


Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com

kartela

Ekitaldien bilaketa