Ekitaldien Agenda

Musika

Jazz kontzertua: Dena DeRose (bertan behera geratu da)

Data:2021/04/24 - 2021/04/24

Ordutegia:19:00

Tokia:Areetako Andrés Isasi Musika Eskola

Oharra: Kontzertua bertan behera geratu da

Osasun-egoeraren larritzea eta mugikortasun murrizketak direla eta, apirilaren 24an Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan programatuta zegoen Dena DeRose Trioren kontzertua bertan behera geratu da.

Saio horietarako sarrerak online zein Kutxabanken orotarako kutxazainen bitartez erosi dituztenek ezer ere egin gabe jasoko dute diru-itzulketa datozen egunetan.

Eskudiruz edo datafonoz ordaindu dutenak, berriz, Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira apirilaren 12tik aurrera dirua eskatzeko, honako ordutegi honetan: 10:00-13:00 / 17:30-19:30. Mugikortasun-murrizketak dituzten udalerrietako erosleek abisatu beharko dute sarrerakitzulketa@getxo.eus e-mailaren bitartez neurri horiek amaitu eta gero eskatuko dutela itzulketa.

1991n New Yorkera joan zenetik, Dena DeRosek abeslari eta pianista gisa erakutsitako talentu goretsi dute Candence, Downbeat edo All About Jazz bezalako aldizkari ospetsuetan. Nazioarteko jazz eszenako klub famatuenetan aritu da, besteak beste Blue Note (New York), Kennedy Center (Washington D.C.), Body and Soul (Tokio) eta The Jaz Showcasen (Chicago). Halaber, izen handiko artistekin jardun da, esaterako Ray Brown, Clark Terry, Marian McPartland, Benny Golsob, John Scofield edo Deborah Brown.

Ekitaldien bilaketa