Ekitaldien Agenda

Musika

Kontzertua: John Primer & The Real Deal Blues Band BERTAN BEHERA

Data:2020/11/22 - 2020/11/22

Ordutegia:20:00

Tokia:Muxikebarri (Ereaga aretoa)

OHARRA: BERTAN BEHERA GERATU DA

John Primer

Azaroaren 22rako Muxikebarrin programatuta zegoen John Primer & The Real Deal Blues Banden blues kontzertua bertan behera geratu da antolakuntzarenak ez diren arrazoiak direla eta.

Artistaren kontratazio bulegoak horren berri eman du gaur bertan, eta, Getxoko saioaz gain, Espainiako birako gainerako kontzertuak ere bertan behera geratu dira, azken egunetako osasun-egoeraren gaizkiagotzea dela eta. Halaber, bulegotik jakinarazi dutenez, momentuz ezin da bira berri bat programatzeko datak zehaztu.

Ikuskizunerako sarrerak txartelaz erosi dituztenei laster itzuliko zaie dirua ezer ere egin gabe.

Eskudiruz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira urriaren 26tik aurrera dirua eskatzeko. Txarteldegia zabalik egongo da astelehenetik ostiralera honako ordutegi honetan: 10:00-13:00 / 17:30-19:30.

Ekitaldien bilaketa