Dantza, Musika, Antzerkia, Artea
Data: 2019/11/21 - 2019/11/24
Ordutegia: Ikusi informazioa
Tokia: Muxikebarri (Ereaga aretoa)
Musika, kantua, dantza eta interpretazioa bateratuko ditu “Getxoko Islak” izeneko lanak lau egunez. Pablo Viar zuzendari eszeniko famatuak asmatutako proiektu honek Getxoko kultura aniztasuna erakutsi eta bertoko elkarte-egituraren partaidetza bultzatzea ditu helburu nagusiak. Horretarako, lehen mailako talde artistikoa eta dantza eta kantu hogei alde getxotar baino gehiago bildu ditu. Gainera, ekitaldi hau dela eta, master class bat eta bi erakusketa izango dira eta Merce Zulueta, Pablo Zabala eta Ibon Garagarza artisten lanak ikusgai izango dira Muxikebarrin.