Guzti
Data: 2019/7/20 - 2019/7/20
Ordutegia: 21:00
Tokia: Muxikebarri (Arrigunaga aretoa - aulki barik)
Txikitatik izan zuen Trudy Lynn-ek (Lee Audrey Nelms, 1947; Houston, Texas) harremana musikarekin: amak apaindegi bateko zuzendaria zen Club Matinee ospetsuaren ondoan. Musikari ospetsuak izan ziren bertan, Joe Hinton edo Bobby “Blue” Bland esaterako.
Haren lehen emanaldiak Wheatley institutuko ahots-taldean izan ziren, eta lehenbiziko musika esperientzia garrantzitsua Albert Collins handiaren eskutik iritsi zen. Orduan, Big Tiny and the Thunderbirds-ekin batera jotzen ari zela, Walter’s Lounge klubeko agertokira igotzeko gonbitea egin zion.
Institutuaren ondotik, klubeko abeslari hastea erabaki zuen eta Trudy Lynn izen profesionala hartu zuen. Hasieran oso errepertorio mugatua bazuen ere, laster handitu zuen errepertorioa eta Texasko base militarretan jotzen zuten zenbait talderekin hasi zen.
Haren emanaldietako bat ikusi ondoren, I. J. Gosey gitarra-jotzaile handiak Clarence Green-i gomendatu zion. Haren taldean aritu zen bost urtean eta blues abeslari gisa trebatu zen. Taldea utzi ondoren, bakarlari lanetan ausartu zen, eta lantzean behin arrakastaren bat izan zuen; Ike eta Tina Turner-en biretako kontzertuak irekiz aritu zen.
Bakarlari gisa izan duen ibilbidea 80ko hamarkadaren amaieran hasi zen Ichiban Records disko-etxearen eskutik, non azkenean bere talentua erakusteko aukera izan baitzuen. 1989an, bere lehen lana argitaratu zuen, "Trudy Sing the Blues", bere herrialdeko jaialdi handienetan jotzeko aterak ireki zizkiona.
Beste disko-etxe batzuetatik denbora laburrean igaro ondoren, 2014an Connor Ray Music-ek fitxatu zuen. Horrez gain, konpositore gisa hasita, blues zerrendetako lehena izatea lortu zuen "Royal Oaks Blues Café" abestiarekin. Haren azken lana (diskografiako hamabigarrena), "Blues Keep Knockin" izenekoa, iaz eman zen argitara, eta Houstongo Soularen Lehen Dama gaitzizena merezita duela erakutsi du.