Agenda

Erakusketak eta Azokak

Deialdia: 2019ko San Lorentzo Azoka

Data:2019/06/10 - 2019/07/05

Ordutegia:

Tokia:

Eskabide-orria deskargatzeko sakatu HEMEN

Algortako San Lorentzoko Azokan (Getxon) parte hartu nahi duten ekoizleek eskabideak aukerztu ditzakete ekainaren 10etik uztailaren 5era arte. Izena emateko, Getxoko Kultur Etxera telefonoz deitu (94 491 40 80), 8:30etik 14:30era, edota posta elektronikoa bidali honako helbide honetara: sanlorenzo@getxo.eus.

Azoka, ohi bezala, San Lorentzo egunean egingo da, abuztuaren 10ean, 10:00etatik 14:30era. Aurten ez da lehiaketarik egongo. 

Saltoki kopurua ere mantenduko dugu baina hautatzeko irizpideak aldatu egin dira; lehentasuna emango zaio eskualdeko ekoizleen presentziari.

Produktu mota bakoitzeko eskaerak eta txosna eskaerak egin ahal izateko informazio zehatza telefonoz eta e-mailez emango dizuegu.

Udal arautegian zehazten denez, Kultur Etxetik parte-hartzea baieztatu ondoren, tasa ordaindu beharko da bankuan. Tasa produktu motaren araberakoa izango da:

  • Barazkiak, frutak, loreak, eztia: 13 €
  • Txakolina: 17 € 
  • Ogia eta eratorriak: 13 €
  • Gazta, txarkuteria eta eratorriak: 17 €
  • Txosna: 188 €

Merkatura balorazio ezberdinak dituzten produktuak aurkeztuz gero, tasarik altuena aplikatuko zaie. Tasa, oraingoz, ekoizlearen presentziari dagokio, antolatzaileek ematen dioten postu kopurua gorabehera. Bankuko kontua edizio honetan onartzen diren ekoizleei soilik jakinaraziko zaie, berresten dugun unean.

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Algortako San Lorentzoko Merkatuan (Getxon) parte hartzeko eskatzeko epea ekainaren 1ettik uztailaren 5era arte izango dela. Getxoko Kultur Etxera telefonoz deituz eman behar da izena (94 491 40 80), 8:30etik 14:30era, edota e-mail bidez: sanlorenzo@getxo.eus

 

Merkatua San Lorentzo egunean egingo da, abuztuak 10, 10:00etatik 14:30era. Aurten ez da lehiaketarik egongo.

 

Saltoki kopurua ere mantenduko dugu baina hautatzeko irizpideak aldatu egin dira; lehentasuna emango zaio eskualdeko ekoizleen presentziari.

 

Produktu mota bakoitzeko eskaerak eta txosna eskaerak egin ahal izateko informazio zehatza telefonoz eta e-mailez emango dizuegu.

 

Gogorarazten dizuegu, udal arautegiak dioenez, merkatura etor daitezkeela jakinarazten diegun guztiek tasa ordaindu beharko dutela bankuan. Tasa produktu motaren araberakoa izango da:

 

 

  Barazkiak, frutak, loreak, eztia     13 €

  Txakolina                                         17 €

  Ogia eta eratorriak                        13 €

  Gazta, txarkuteria eta eratorriak 17 €

  Txosna                                            188 €

 

Merkatura balorazio ezberdinak dituzten produktuak aurkeztuz gero, tasarik altuena aplikatuko zaie. Tasa, oraingoz, ekoizlearen presentziari dagokio, antolatzaileek ematen dioten postu kopurua gorabehera. Bankuko kontua edizio honetan onartzen diren ekoizleei soilik jakinaraziko zaie, berresten dugun unean.

 

Ekitaldiak bilatu