Agenda

Musika

12. Getxotar Abesbatzen Eguna

Data:2019/06/16 - 2019/06/16

Ordutegia:18.00

Tokia:Muxikebarri (Ereaga aretoa)

Oharra: Sarrerak agortuta

Ekainaren 16an, igandean, Getxotar Abesbatzen Egunak bere 12. urteurrena ospatuko du. Abiatu zenetik, ekimen honen bitartez talde getxotarrei omenaldia egin nahi izan zaizkie, horrezaz gain, Getxon errotze handia duen tradizioa bultzatu nahi izan da. Muxikebarriko Ereaga aretoan hamabi talde jardungo dira; bakoitzak bi kanta eskainiko ditu. Saioa 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da. Guztira, 350 abeslari inguru bilduko dira ekitaldian.

Aurten ahots mistoen, behe-ahotsen eta emakumezko-ahotsen abesbatzak jardungo dira. Honako hauek izango dira parte hartuko duten taldeek: Alai, Gizatiar, Erromoko Kantariak, Kimetz, Ondarreta, Andrés Isasi, Zozoak, Irutasun, Biotz Alai, Areetxo, Itxartu eta Eskuz-Esku.

Saioan garai eta genero anitzeko egileen kantak abestuko dituzte taldeek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, esaterako Jesús Guridi, Xabier Lete, Jim Papoulis eta Piel Paul Bertzaitz. Halaber, herri-kantak ere entzun ahal izango dira.

Horrela, getxotar abesbatzen trebeziaz zuzenean gozatu ahal izango dute musikazaleek aurten. Saioan parte hartzen duten taldek etengabe aritzen dira urtean zehar herri-ospakizunetan, lehiaketetan eta hainbat ekitalditan: Agate Deunako Koru Jaialdia, zenbait herritako Udaberriko Kontzertuetan, edota Bizkaiko Koralen Egunean, gure mugetatik kanpoan egindako saioak ahaztu gabe.

Musika korala errotze handiko tradizioa da Getxon. Izan ere, udalerrian hainbat abesbatza daude, horietako batzuk eskarmentu handikoak. Urtez urte, talde horietan ehunka lagun biltzen dira musikaz gozatzeko. Getxoko Abesbatzen Eguna musika zaletasunaren isla izan nahi du eta, horrezaz gain, ekimen horren bitartez talde getxotarrei omenaldia egin nahi zaizkie ospakizunean. Halaber, Abesbatzen Eguna topagune bilakatuko da eta aurten parte hartzen duten taldeetako kideek elkarren artean harremanak sendotu ahal izango dituzte.

Ekitaldiak bilatu