Agenda

Antzerkia

Antzerkia: Esta noche moriremos

Data:2019/05/19 - 2019/05/19

Ordutegia:19.00

Tokia:Areetako Andrés Isasi Musika Eskola

 

  • Espideo Freire eta Fernando Maríasen eskutik, ESTA NOCHE MORIREMOS.
  • Sarrera: 10 €. Apirilaren 1etik salgai.

Antzerki-proposamen honek Espido Freire eta Fernando Marías bilduko ditu taula gainean neurri batean autobiografikoak diren bakarrizketak antzezteko.

"Esta noche moriré" izeneko bakarrizketa Fernando Maríasek idatzitako eleberrian oinarrituta dago. Bada, Maríasek berak publikoari eleberri horren peripeziak, itxura batean errealak, kontatzeko ardura hartuko du. Horretan, artearen historia berrikusten da krimen-organizazio baten ikuspegitik eta horren ondorioz publikoa izate abstraktu baten zaintzapean dagoen ideia sortu da.

Bestalde,  pertsona bakarrak irudikatu dezake "Abril en Estambul", eta pertsona hori Espido Freire da. Kasu berezi horretan ezin daitezke bereizi pertsonaia eta aktorea; batez ere, testuaren egilea ere pertsonaia eta aktorea bera delako. Azalpen posible bakarra da gertaera autobiografiko bat kontatzen dela. Eta, hala ere, "Abril en Estambul" autobiografikoa izatea pentsaezina da. Hala balitz... orduan zer?...

Ekitaldiak bilatu