Agenda

Literatura eta poesia

Irakurketa dramatizatua: "Esta noche moriremos" (Espido Freire - Fernando Marías)

Data:2019/05/19 - 2019/05/19

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:

  • Sarrera: 10 € (apirilaren 1etik salgai)

"Esta noche moriré" izeneko bakarrizketa berezia, QY Bazok idatzia, Fernando Maríasek idatzitako eleberrian oinarrituta dago. Bada, Maríasek berak publikoari eleberri horren peripeziak, itxura batean errealak, kontatzeko ardura hartuko du. La Corporación bakarrizketaren ideia berritzailetik abiatuta, errealitatearen eta fikzioaren arteko fusioa sortzen da, eta eleberria kontatzeaz bat, artearen historia berrikusten da erakunde kriminal baten ikuspuntutik. Hala, ikusleak izate abstraktu baten begiradapean daudenaren ideia sortzen da. Izate hori erreala izango da agian, eta arriskutsua, zalantzarik gabe.

Munduan pertsona bakarrak irudikatu dezake "Abril en Estambul", eta pertsona hori Espido Freire da. Kasu berezi horretan ezin daitezke bereizi pertsonaia eta aktorea; batez ere, testuaren egilea ere pertsonaia eta aktorea bera delako. Azalpen posible bakarra da gertaera autobiografiko bat kontatzen dela. Eta, hala ere, "Abril en Estambul" autobiografikoa izatea pentsaezina da. Hala balitz... orduan zer?

Espido Freire eta Fernando Maríasen arteko konbinazioa, neurri batean autobiografikoak diren eta eurek idatzi eta antzezten dituzten bakarrizketa hauetan, parekorik ez duen antzerki-proposamena da. Gainera, emanaldiaren ostean ikusleen eta egile-aktoreen artean egingo den elkarrizketarekin borobilduko da.

Ekitaldiak bilatu