Turismo, Getxo kirola, Getxo Beste ekitaldi batzuk, Getxo Beste ekitaldi batzuk
Data: 2025/10/3 - 2025/10/10
Ordutegia: Urriaren 3tik 10era
Tokia: Tiki Toki - Fadurako Kiroldegia
Getxoko Udaleko Nazioarteko X. Xake Txapelketa Irekiak maila eta jatorri askotako jokalariak batuko ditu urriaren 3tik 10era Fadurako kiroldegian. Federazioaren lizentzia indarrean duten xake-jokalari guztiek hartu ahalko dute parte txapelketan, haien titulu edo rankinga edozein izanda ere.
Txapelketaren sistema honakoa izango da: zazpi erronda suitzar sistemarekin, ELO FIDErako kontuan hartuko dena. Partidei dagokienez, 60 minututan jokatuko da eta 30 segundo gehituko dira mugimendu bakoitzeko, lehenengo jokalditik.
Elkargune paregabea izango da non, estrategiak, kontzentrazioak eta emozioak zita emango duten Getxon, txapelketa xake-egutegiaren baitako hitzordu garrantzitsu gisa sendotzeko. Apartekoa izango da, jokalari eta kirol honen jarraitzaile orok ezin galdu dezakeena.
Egun horietan Bizkaia bisitatuko duzu eta oraindik ez duzu ostaturik? Getxon ostatu hartzea gomendatzen dizugu, Bilboko erdigunetik 20 minutura. Kultura eta atsedena uztartzeko leku ezin hobea da, euskal kostaldera zuzenean sartzeko aukerarekin, hondartza paregabea eta itsasoko haize leuna lagun.
![]() |
Metro Aiboa |
