Agenda

Erakusketak eta Azokak

Erakusketa: "Tauromaquia", Wakizashiren eskutik

Data:2018/05/04 - 2018/05/29

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:Torrene Aretoa (Torrene, 3 - Algorta)

 

Aretoaren ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 / 17:00-20:00
  • Larunbatak: 12:00-14:00 / 18:00-21:00
  • Igandeak: 12:00-14:00

Erakusketaren katalogoa

 

Aurreko tradizioari aurre egitera ausartzen den artistak zenbait galdera egin behar dizkio bere buruari, adibidez: Zein ekarpen egin diezaiokete bere lanari tradizio horrek, eta, batez ere, zein ekarpen egin diezaioke artista ausart horrek elkarrizketa estetiko posible horri?

XXI. mendean indar artistikoa izan al dezake tauromakiak, horren antigoalekoa, zaharkitua eta zoldatsua den gaiak? Zein tresna estilistiko, prozesu eta corpus kontzeptual behar dira hura bihurtzeko gaur egungo gizartea eta haren arazoak adierazteko tresna? Nola iritsi artelanen ikusle berri horrengana?

Ez dago zalantzarik tauromakiaren gaia landu izan duten artisten funtsezko erreferentzia artistikoa nor den: Goya eta haren grabatuak.

Hala izan da niretzat ere gai horri aurre egin diodanean. Izan ere, nire tauromakiaren lehen margolanaren, “El objetor” [objektorea] izenburua duenaren, jatorria da neronek egindako grabatu bat, izenburu bera duena, “La herencia recibida" [jasotako herentzia] suite grafikoaren parte dena. Hari esker, hautatu ninduten 2017ko Getxoarterako, eta bertan, Goyaren pertika jauziaren grabatu famatua berrinterpretatu nuen.

Nire aurretik Espainiako eta kanpoko beste zenbait artistek ere heldu zioten gaiari: Zuloagak, Picassok, Gutierrez-Solanak, André Massonek, Óscar Domínguezek, eta oraintsuago, Francis Baconek, Juan Barjolak, Boterok, Eduardo Naranjok eta abarrek.

Dena den, kontzeptualki guztiak gai beraren mugen barruan gelditu ziren. Tauromakiak emandako testuarekin gelditu ziren; nik, ordea, aitzakiatzat erabili dut.

Gai bat berridazteko metodoetako batzuk dira testuingurutik ateratzea eta ondorengo beste testuinguru batera eramatea.

Surrealista handien baliabide estilistikoak ere erabili ditut. Margolari irakurle handiak ziren, ezagutza humanistiko handikoak denak, eta hori gaur egun falta da egungo artista asko eta askotan, artearen humanizazioa…

Erabilitako baliabide poetiko eta kontzeptualen artean daude metafora, alderaketa eta abar; alegia, irudi literarioen baliabideak. Nabarmendu egin nahi dut irudiena, elementuak ordeztuz poetikoki berdindu egiten baitituzte elementu bat eta bestea.

Zezen plazan ager daitezkeen ekintza plastiko eta zinetikoak ere erabili ditut zinemako baliabide narratibo gisa.  Horiei esker, zezenketetan, antagonisten duelu tragiko horretan, protagonistak ordezteko aukera izan dut.

Horrela, zezen plazan sartu dut klima aldaketaren arazoa, Eliza Katolikoa bezalako botere faktiko zaharkituen berrikuntza saiakera, Europako kolonialismoaren ondorioak eta gizarte murrizketarenak,  gaur egun suntsitzen gaituzten erlijio eta kulturen gerra berriak… edo Minotauroaren mito grekoa berrartzen dut  Arrazoiaren labirintoan itxitako senez hitz egiteko.

 

Wakizashi, 2018.

Ekitaldiak bilatu