Agenda

Ikastaroak

DEUSTOBIDE IKASTAROAK- Aisialdia Unibertsitatean (matrikulazioa)

Data:2018/01/15 - 2018/01/26

Ordutegia:Ikusi informazioa

Tokia:Algortako Kultur Etxea

Deustobide - Herritartasun Eskola

Aisialdia Unibertsitatean

2017-2018ko (2. seihilabetekoa) ikastaroetako matrikulazioa

 

Unibertsitateko Aisia Kulturalean prestakuntza programa irekia da,

- Kultur kezkak dituzten pertsonentzat
- Edozein adinetakoentzat
- Aurretiazko titulaziorik eskatu gabe
- Honako pertsonentzat bereziki:
      • kultura ikuspegia zabaldu nahi dutenentzat
      • gizakiaren balioak aurkitu nahi dituztenentzat
      • norbere garapenerako bide berriak aurkitu nahi dituztenentzat
      • aisia mota berriekin astia bete nahi dutenentzat

Helburuak honakoak dira:
- Jakintza humanistikoetan sakontzea
- Kultur ondareaz gozatzea
- Artea estimatzen ikastea
- Gaur egungo idazleak ezagutzea
- Musikarako bide berriak aurkitzea
- Gaur egungo gaiak hobeto ulertzea
- Opera eta antzerkia bizitzea
- Gizakien arteko harremanak hobetu
- Beste kultura batzuk deskubritzea

 

2017-2018ko 2. seihilabeteko ikastaroak

Lo que hay que escuchar. Grandes joyas del patrimonio musical
Irakaslea: Mercedes Albaina

Frantziako Iraultzatik, pentsamenduaren askatasunarekin, kode zibila ezartzearekin eta botere banaketarekin, espirituala/ pertsonalaren eta penala/publikoaren artean alde argia dago; Erdi Aroan, ordea, gauzak ez zeuden hain garbi.Ikastaroak Erdi Aroko bekatu nahiz delituaren gaira hurbiltzea proposatzen du iturri berezi baten bidez: ikonografia erromaniko eta gotikoa, hura izaera sozial eta erabateko estalduraren kode moral baten moduan ulertuta; izan ere, garai hartan erlijioa bizitzaren arlo guztietan presente zegoen eta, aldi berean, bizikidetza sozialaren jarraibide orokor bakanetako bat bihurtu zen legeak landu ziren bitartean.

Ordutegia: Astearteetan, 17:00etatik 18:30era

Egutegia: Otsaila: 27; Martxoa: 6, 13, 20, 27; Apirila: 10, 17, 24; Maiatza: 8, 22

Hizkuntza: Gaztelania

Euskal Antropologia: euskal identitatearen kultura-gakoak
Irakaslea: Begoña Navaridas

Antropologiaren ikuspuntutik abiatuta, euskal gizarte tradizionala Pirinio-kantabriar kulturagunean kokatuta dago. Kultura gune honetan familia etxea da gizartearen ardatza; izan ere,harremanak, sinesmenak eta elkarbizitzarako usadioak arautzen ditu. Hau dela eta, baserriak,familia tronkalaren habitata edo bizilekua denak, ekoizpen ekonomikoaren zatitu ezinekounitatea izateaz gain, familiako kide bakoitzaren estatusa ezartzen du herriko bizitzan; eraberean, ezkontza-aliantzak arautu ere egiten ditu.Ikastaro honetan Pirinio-kantabriar kultura gunearen ezaugarri nagusiak Euskal Herrian nolaislatzen diren aurkeztuko da eta ondoko gaiei buruz hitz egingo da, besteak beste:

- Baserriak gizartean zein arlo juridikoan eragiten dituen usadio eta arauak, bere sinbologia eta erlijio munduarekiko lotura.
- Herriko jaiek gizartea indartzeko eta birsortzeko duten baliagarritasun aparta.
- Hizkuntza eta honen jatorri iluna, zein familia linguistikotatik etor daitekeen eta nola garatu den mendeetan zehar.
- Euskal identitatearen eraikitzea, zein ezaugarri aukeratzen den horren sorrera prozesuan.
- Euskal Antropologiaren historiaren nondik norakoak.

Ordutegia: Astearteetan, 19:00etatik 20:30era

EgutegiaOtsaila: 27; Martxoa: 6, 13, 20, 27; Apirila: 10, 17, 24; Maiatza: 8, 22

Hizkuntza: Euskara

El peligro de los juicios paralelos en el proceso penal español
Irakaslea: Ana Pérez

Egungo gizartearen jardun informatiko frenetikoa esponentzialki biderkatzen du Interneterako berehalako sarbideak; horrek argi uzten du, ustelkeria politikoaren inguruko nahiz intentsitate dramatikozko giza intereseko gaien inguruko sumario edo prozesu judizial jakin batzuek pizten duten interes gero eta handiagoarekin batera, modu arriskutsuan hazten ari dela hedabideek hauspotutako egiazko prozesu edo epaiketa paraleloen sorrera, askotan kontrolik gabekoa. Horietan, ez dago garantiarik inputatuarentzat, eta batzuetan gaiaren inguruko prestakuntza gutxi duten profesionalen zuzendaritzapean edo babespean sortutakoak dira, audientziaren diktadurapean; bertan nabarmen urratzen dira, behin eta berriz, konponbiderik gabe, prozedura penal batean inplikatuta daudenen eskubideak eta garantiak, bereziki errugabetasun presuntzioa, estilo klausula huts bihurtzen dena sarri. Hori dela eta, garrantzitsua da fenomeno horri erantzutea gure ordenamenduan onartzeko dagoen legezko araudi berrian, prozesuaren publizitateari eta sumario sekretuari, haren tratamenduari eta babesari, eta ohorearen eta prentsa askatasunaren eskubideen ponderazioari buruzkoan.

Ordutegia: Ostegunetan, 17:00etatik 18:30era

Egutegia: Otsaila: 22; Martxoa: 1, 8, 15, 22; Apirila: 12, 19, 26; Maiatza: 3, 10

Hizkuntza: Gaztelania

El genio Leonardo da Vinci y Rafael, príncipe de los pintores
Irakaslea: Josu Otxoa

Michel Angelo handia oraingoan alde batera utzita, Leonardo eta Rafael dira haren ospe jainkotiarra izan dezaketen Italiako Cinquecenttoko beste bi artistak. Leonardo da Vinci jakitun humanistaren paradigma da. Gaztea zela, haren maisu Verrochioren zakarkeriak gainditu zituen, bidaiatu egin zuen, eta izandako esperientzia guztietatik ikasi zuen. Gerrako nahigabeak bizi izan zituen, eta bere Toscana maitetik urrun hil zen. Haren marrazki paregabeak, moderno eta dudatsuak; haren pinturak, betierekoak, alkimiazkoak-edo, misterioz beteak. Konposizioaren bilaketa, taldeak antolatzea, marra kolektiboa. Bere lanetan natura eta geometria nahastu egiten dira. Marra ebakitzailea, eta haren sfumato edo aireko perspektiba ospetsu berria, haren argi-ilunen misterioa… Bere probek eta esperimentuek beraiek lan batzuk hondatu zizkioten… Rafael Sanzio de Urbinorekin batera datoz, bere kasa, edertasun eta oreka hitzak. Enkargu zailenetan ere arrakasta izan zuen; grazia pertsonala galdu gabe bere maisua, Perugino, bere egiteko erraztasunak eta kultura greko-erromatarreko formak berreskuratzen zituzten bere modelo eta tipo piktorikoek elikatu egin zituzten hurrengo pintore belaunaldiak. Orekatutako Madonnen konposizioak, idealaren bila egindako hainbat disegniren ondoren eginak, simetria bizidunaren bila, behin betiko konposizioaren bila. Vatikanorako freskoak, Villa Farnesinako dekorazioa, haren erretratoak… Rafael ez da inoiz zaharra izango. Hogeita hamazazpi urterekin hil zen. Erromako panteoian lurperatuta egoteko ohorea duen garai horretako artista bakarra da.

Ordutegia: Ostegunetan 19:00etatik 20:30era

Egutegia: Otsaila: 22; Martxoa: 1, 8, 15, 22; Apirila: 12, 19, 26; Maiatza: 3, 10

Hizkuntza: Gaztelania


Izena emateko prozedura

Leku kopurua mugatua da (gehienez, 50 pertsona). Aurretik izena emateko epea irekiko da urtarrilaren 15etik 26ra bitartean. Eskabidea betetzean, kontu zenbakia eman beharko da. Kontu zenbakirik gabe, ez da zozketan parte hartuko Ikastaroren batean, izena ematen dutenen kopurua egun honetarako 50etik gorakoa bada, zozketa egingo da urtarrilaren 31n, goizeko 10:00etan, eta emaitza posta elektronikoz bidaliko dugu (helbide elektronikoa ematen ez duenak deitu edo bulegoetara joan beharko du). Ikastaroetarako lekua eskuratzen duenak, otsailaren 1etik 7ra arteko epea izango du, lekuari berariaz uko egiteko. Uko egin ezean, kobratu egingo da. Ikastaroa banku-helbideratzearen bidez kobratuko da, eta otsailaren 12an bidaliko da agiria. Ikastaroak otsailaren 22an hasiko dira.

Eskabidea Getxoko Kultur Etxeetan zein hemen sakatuta (aurkeztu urtarrilaren 15etik 26ra) dago eskura eta honako eta honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira, behar bezala beteta:

• Getxoko edozein kultura aretotan

• Posta elektronikoz helbide honetan: talleresaula@getxo.eus 

Ikastaroetan onartuak izateko lehentasuna izango dute Getxo udalerrian erroldatuta daudenak.

Ikastaroen prezioak:
Getxoko biztanleentzat ikastaro bakoitzaren prezioa 30 eurokoa da, eta Getxon erroldatuta ez daudenentzat, 45 eurokoa.

Ikastaroaren amaieran etorri izanaren agiria banatuko zaio hala nahi duenari.

Informazio gehiagorako deitu telefono hauetara:
94 491 40 80 – 94 464 91 33 (Getxoko Kultur Etxeak)

94 413 90 75 (Deustuko Unibertsitatea)

Ikastaroen egoitza: 

Getxoko Kultur Etxea Algortan (Villamonte, A-8)

Ekitaldiak bilatu