Musika, Turismo
Data: 2015/7/5 - 2015/7/5
Ordutegia: 19.00
Tokia: Algortako Geltokia plaza
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra 2014KO irailean sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzatuta, eta Euskadin musika modernoko eta jazzeko ikasleen orkestra gazte bat izateko helburuarekin.
Nabarmenki helburu pedagogikoa izanik jazz estilo askotarikoen orkestra interpretazioari dagokionez, lehentasuna artistikoen artean nabarmendu behar da unean uneko musikagile eta moldatzaile garrantzitsuenei ahotsa ematea, arreta berezia jarrita errepertorio berri bat sortzean, aginduen eta estreinaldien hautaketa baten bidez.
Lehen etapa honetan, orkestra gizartean aurkezteko honetan, EIJOren arte eta musika zuzendaritzaz Josetxo Silguero eta Iñigo Ibaibarriaga saxofoi-jotzaile ezagunak arduratuko dira. Hautatutako musikagile egoiliarra Angel Unzu izan da (musikagilea, jotzailea, ekoizlea eta moldatzailea). Haren "AUG BB´ suitea 2015eko kontzertuen biran estreinatuko da.
Orkestraren errepertorioan, abesti klasikoak, hala nola "Blues Machine" (Sammy Nestico) eta "Cantaloupe" (Herbie Hancock), eta euskal abestien moldaketak entzungo dira, adibidez, "Aitormena" (Josu Zabala, Hertzainak) eta "Esan ozenki" (Fermin Muguruza, Negu Gorriak). Orkestrak Getxoko Jazzaldian ekingo dio aurkezpen birari.