Artea, Umeentzat
Data: 2023/6/3 - 2023/6/3
Ordutegia:
Tokia:
TXIKIFEST: EKAINAREN 3KO EGITARAUA
Getxoko kaleko arteen haurren eta familien jaialdia
2023ko Parte-hartze izaerako aurrekontuak ekimenetik sortutako proiektu kulturala
EKAINAK 3 Larunbata | ||||
Lekua | Ordutegia | Ikuskizuna | Diziplina | Adina |
Areetako Geltokia Plaza |
11:30-14:30 |
Circus Feria (Bambolea) |
Zirkua | Adin guztiak |
Areetako Eskoletako plaza |
12:00-14.30 |
Ferieta Pirata (PAI) |
Jolasgunea | Adin guztiak |
Areetako Geltokia Plaza |
17:00-19:00 |
Ludoteka 0-3 urte |
Jolasgunea | 0-3 urte |
Areetako Geltokia Plaza |
17:00-18:00 |
Bertsolaritza tailerra (Albe) |
Bertsolaritza | 6-12 urte |
Santa Eugenia plaza |
19:00 |
Iratxoen Kantu Sekretuak (Gookapi) |
Musika | Adin guztiak |
Areetako Geltokia Plazatik Zugazarte etorbidera |
21:00 |
Glubs (Nacho Vilar) |
Kalejira | Adin guztiak |
11:30-14:30 h. | Doakoa | Areetako Geltokia Plaza
Adin guztiak
Circus Feriak omenaldia egin nahi die udalerrietako azoka ibiltari zaharrei, kaleak alaitasunez betez. Atzoko zirkuaren magia, gaurko hizkuntza eta biharko balioak. Azokan bost etxola (pitonisa, uztaiak botilan, puxika lehertzen, indar-mailua eta krispeta makina) eta zirku ikuskizun bat aurkituko ditugu.
12:00-14:30 h. | Doakoa | Areetako Eskoletako plaza
Adin guztiak
Pirata talde batek plaza hartuko du eta horiekin joko eta trebetasun proba ugari ekarriko dituzte: korapiloak, tragabolak, gomak eta konbak, txaplata, zangoak, pedaloak, memory erraldoia, perkusioa bidoietan, eta txikienentzako espazio bat betetzeko, husteko, eraikitzeko.
17:00-19:00 h.| Doakoa | Areetako Geltokia plaza
Gomendatutako adina: 0-3 urte
17:00-18:00 h. | Doakoa | Areetako Geltokia plaza
Gomendatutako adina: 6-12 urte
19:00 h. | Doakoa | Santa Eugenia plaza
Adin guztiak
Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikusentzuleoi bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkigu eta baita mundu magikoan murgiltzeko kanta, hitz eta koreografiak erakutsiko ere. Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek Iñigito Txapelpunk abeslariarekin bat egingo dute talde berezi bezain txundigarrian. Magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz. Dena hasten da abesti batekin… eta gero beste bat dator, eta beste bat… eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da. Eta hor, magia horretan murgilduta, haur zein gurasoak giro alaian murgiltzen dira ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.
20:00 h. | Doakoa | Kalejira: Areetako Geltokia plazatik Zugazarte etorbidera
Adin guztiak
GLUBSen lau marinel zoro agertzen dira, itxuraz, lur barrura noraezean, eta helburu bakarra dute: ahalik eta lasterren ontziratzeko portu bat aurkitzea. Umorearen epopeia epiko horretan, gure marinelek marrazoak arrantzatuko dituzte, loro zoroekin topo egingo dute edo gudu distiratsuen aurka borrokatuko dira, ikusleak itsasoaren mundu liluragarria hondoko oihaltzat duen egoera zoro eta zentzugabeen ur-jauzira eramanez.