-
Getxoko Udalaren Ingurumen Arloak antolatuta, Getxonatura, ezagutu eta zaindu ezazu zikloaren barruan, helburua hezegunearen hegazti-fauna, haren problematika eta egiten diren jarduerak ezagutaraztea da.
-
Jardunaldian, hegaztiei eraztuna ipintzeko ohiko ekintza zientifikoa gauzatuko da
-
beti ere eguraldi ona egiten badu, euria edo haize gogorra egitekotan bertan behera utziko baitute, arriskutsua delako hegaztien segurtasunerako.
-
Jarduera Begoña Valcarcel eta Sergio de Juan adituek zuzenduko dute, ikasten ari diren estazioko eraztungile taldearekin batera, Bolue Ingurumen Ikerketak eta Equinoccio Naturak koordinatuta.
-
Bertaratutako jendeari hegaztiei eraztuna ipintzeko teknika azalduko zaio, bai eta zer eskakizun bete behar diren eta zer garrantzi duen hegaztiak ezagutzeko eta kudeatzeko, maila globalean zein lokalean.
-
Hegazti basatiak harrapatzean, eraztun zientifikoak jartzeko, baldintza klimatologikoak eta ordutegia garrantzitsuak dira; beraz, goizeko lehen orduotan joatea gomendatzen da.
-
Jarduera dohainik da
-