Musika
Data: 2022/7/1 - 2022/7/1
Ordutegia: 21:00
Tokia: Ereaga aretoa
Loek Van Den Berg Quintet (Talde lehiaketa)
Fred Hersch Trio
Loek van den Berg Quintet Herbehereetako taldea 2019. urtean abiatu zen musika eszenan. Ibilbide horretan taldeko liderraren konposizio melodiko eta malenkoniatsuak ardatz duen estiloa sortu dute eta aurten bere lehen diskoa kaleratuko dute: Wayfarer. Horretan, taldeak Europa eta Asiako herrialdeetan eskaini dituzten emanaldietan ezagutu dituen paisaia musikalak gerturatuko dizkio zaleei.
Fred Herschek (1955, Cincinnati) inprobisatutako musikaren berezko piano-estilo adierazkorrenetako bat du jazzaren munduan. Neo Bop ortodoxiaren ordezkaria, sari ugari jaso ditu eta Grammy sarietarako hamar izendapen ditu, baita jazz-argitalpen ospetsuenen aipamen garrantzitsuak ere. Getxon hirukotean arituko da, John Hébert kontrabaxu jotzailea eta Eric McPherson bateria jotzailea lagun izango dituela.
Sarrera: 12€.
Saltokiak: