Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

MARIA ANTOINNETE - Malandain Ballet Biarritz
Getxo antzerkia eta dantza, Turismoa

MARIA ANTOINNETE - Malandain Ballet Biarritz

Data:2022/02/20 - 2022/02/20

Ordutegia:Otsailak 20, 19.30 etan

Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo

 

 

Malandain Ballet Biarritz dantza-konpainia, Thierry Malandain dantzaria eta koreografo original eta sortzailea buru duena, Muxikebarrin egongo da Marie-Antoinette lana aurkezteko. Maria Antonieta (1755-1793) Austriako artxidukesa eta Frantziako erregina ezkontidearen bizitzan inspiratuta dago dantza-ikuskizuna; izan ere, Luis XVI.aren emaztea izanik, gorteak eta herriak gorrotatu zuten, eta txolina nahiz xahutzailea izatea egozten zioten.

Koreografiaren oinarri musikala Joseph Haydnen 6., 7. eta 8. sinfonietako zatiak dira.

Thierry Malandain koreografo frantsesari dagokionez, laurogei lan baino gehiago egin ditu jada, eta dantzari klasiko baten ohiko ibilbideari jarraitu dio, baina dantzaren bazterrak miatzeko zaletasun nabarmena du. 1997an, estilo klasikoko lehenengo ikastegi koreografiko garaikidea sortu zuen Biarritzen. Proiektu harrigarriak egin ditu hainbat kultu-talderekin batera, hala nola Vincent Dumestreren Le Poème Harmonique izeneko lan barrokoa.

SARREREN SALMENTAK 25€

Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80

Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22

Muxikebarri (Av Basagoiti, 77, Algorta)

www.bbk.es

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao Metro Algorta

Ikusi agenda osoa