Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

WIM MERTENS
Turismoa, Getxo musika

WIM MERTENS

Data:2021/12/12 - 2021/12/12

Ordutegia:Abenduaren 12a, 19:00etan

Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo

 

 

Wim Mertens musikagile belgikarra (1953an jaioa) nazioarteko artista da, eta hainbat eta hainbat kontzertu eman ditu, pianoan bakarrik zein bere bandarekin, Europa osoan zehar, Amerikako Iparraldean eta Erdialdean, Japonian, Thailandian eta Errusian. Gaztetan Bruselako Kontserbatorioan ikasi zuen eta ondoren Lovainako Unibertsitate Katolikoan politika eta gizarte zientzietan eta Ganteko Unibertsitatean Musikologian graduatu zen.

Aldi bereran, Mertens, AEBetako musika errepikakorra sakon aztertzen duen lehen liburuaren egilea da: American Minimal Music (1980). Bere lehen album enblematikoak honako hauek izan ziren: “Vergessen” eta “Struggle for Pleasure” (1982), baita “Close Cover” ere, bere klasikoetako bat izaten jarraitzen duena.

1998an Flandesko kulturaren enbaxadore izendatu zuten Mertens. 1980tik, Mertensek hainbat formatutan konposatu ditu piezak, abesti labur eta irisgarrietatik hasi eta liederrak arte, baita hiru eta lau zatiko ziklo zabal eta konplexuetaraino Guzti horiek konfigurazio ugaritarako konposatu izan ditu: pianoa, ganbera-musikarako taldeak edo orkestra sinfonikokoak besteak beste. Batzuetan, hamabi piccoloz, hamar tronboi baxuz edo hamahiru klarinetez osatutako ezohiko instrumentazioentzat idazten du. 1980an egin zuen “For Amusement Only” izeneko pinball-makinetarako konposizio elektronikoarekin estreinako diskoa aurkeztu zuenetik, Wim Mertensek 65 disko baino gehiago kaleratu ditu.

Musikagile belgikarrak 40 urteko lana ospatu du "Inescapable" lanarekin. Bira eskuzabala egin du lanaren iraupenari dagokionez eta bere publikoarekin bat-egite sakona lortu du.

SARREREN SALMENTAK 24€

Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80

Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22

Taquilla Muxikebarri una hora antes (Av Basagoiti, 77, Algorta)

www.bbk.es

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao Metro Algorta

Ikusi agenda osoa