Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

RUPER ORDORIKA -  Kontzertua
Turismoa, Getxo musika

RUPER ORDORIKA - Kontzertua

Data:2022/01/15 - 2022/01/15

Ordutegia:Urtarrilak 15 19.00etan

Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo

 

Ruper Ordorikak bere disko berria, Amour eta Toujours, aurkeztuko du kontzertuan. Album berezi horrekin hogei disko baino gehiagok osatzen duten bere zerrenda handitu du, eta ziur asko euskal musikan erreferente den ibilbidean toki berezia izango du lanak. Bere abestietan, Ordorikak edertasuna eta aldartearen sakontasuna uztartu ditu beti; hori lortzeko, soinu eta letra egokien etengabeko bilaketan aritu da, eta kalitate handiko musikariak nahiz ekoizpen-prozesuak batu ditu.

Bere ibilbide luzean, Ruperrek herri-tradizioarekin egin du bat (Hiru Truku hirukotea sortu zuen eta euskal kanta herrikoien ikerketan oinarritutako hiru disko grabatu zituen taldearekin), eta nazioarteko abangoardiako musikariekin aritu da eta haiekin grabatu du: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen, etab. Horren ondorioz, denboraz kanpoko abesti iraunkorrak sortu ditu, aldi berean klasikoa eta garaikidea den giroan murgilduta daudenak.

SARREREN SALMENTAK 15€

Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80

Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22

Taquilla Muxikebarri una hora antes (Av Basagoiti, 77, Algorta)

www.bbk.es

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao Metro Algorta