Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

LABORAL KUTXA PUNTA GALEA CHALLENGE
Turismo, Getxo kirola

LABORAL KUTXA PUNTA GALEA CHALLENGE

Data:2022/11/15 - 2023/4/30

Ordutegia:

Tokia:Punta Galea

16. Laboral Kutxa Punta Galea Challenge surf txapelketak bihar asteartea, azaroak 15, irekiko du itxaronaldia.

Era horretan, martxoaren 31ra bitarteko epea izango da baldintza meteorologiko egokiak aurkitzeko nazioarteko proba hau Galeako itsaslabarren aurrean egin ahal izateko. Aurretik, ia bost hilabete; horietan, antolakuntzak zehatz-mehatz aztertuko du Kantauri itsasora hurbiltzen den depresio bakoitza, olaturik onenak eta haizerik egokienak aukeratzeko.

Aurreko edizioan bezala, probak 20.500€ banatuko ditu saritan, eta Getxora munduko surflari onenetako asko ekarriko ditu, horien artean, beste behin, emakumezkoak.

 Proban parte hartzeko itxaron-zerrendak gora egiten du urtetik urtera, baina berriro 24 surflarik parte hartu ahal izango dute.

Aurretiko hautaketan, antolatzaileek honako surflari famatu hauen interesa izan dute: Lucas Chianca brasildarra, Alex Botelho portugaldarra, Nic Lamb estatubatuarra,  Grant Twiggy Baker hegoafrikarra (hirutan munduko txapelduna) eta Justine Dupont frantsesa, lesioa dela-eta iaz parte hartzerik izan ez zuena.

Zerrenda osatzeko, bertoko 12 surflari izango dira, baina horien behin betiko zerrenda laster emango da ezagutzera; hain zuzen ere, batzorde antolatzaileak eta surflarien kolektiboak berak hautatuko dituzte. Txapelketaren egunean,

Getxo Udalak autobus-zerbitzua eskainiko du beste behin doan, herritarrak Bidezabalgo metro-geltokitik Galearaino eramateko. Galeara hurbildu ezin diren pertsona guztiek zuzenean jarraitu ahal izango dute kirol ekitaldi hau streaming bidez

 

 

@GaleaChallenge.

 

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Logo Metro Bilbao Metro

Bidezabal

Ikusi agenda osoa