Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

Bilbao BBK Live 2026
Turismo, Getxo musika, Getxo Beste ekitaldi batzuk

Bilbao BBK Live 2026

Data:2026/7/9 - 2026/7/11

Ordutegia:Uztailaren 9, 10 eta 11

Tokia:Bilbao-Kobetamendi

BILBAO BBK LIVE

Kobetamendi kokapen paregabean eta Bilbo oinean duela, 2026an Bilbao BBK Liven 20. edizioa egingo da. Dagoeneko musika gainditzen duen erreferente gisa sendotu da eta paisaia, kultura eta komunitatea lotzen ditu. 

 

Aurten ere, Bilbotik hurbil egiten den jaialdiak milaka lagun erakarriko ditu musika pop eta elektronikoaren erritmorik zirraragarrien bila. 

BBK Live ingurune natural idilikoan egiten da eta zazpi eszenatoki ditu, gai eta giro desberdinekin. Hori guztia askotariko eskaintza gastronomikoarekin eta izaera jasangarriarekin uztartzen da.

Robbie Williams pop-ikur britaniarrak lehen aldiz ekarriko du Kobetamendira bere Long 90’s Tour bira. Robbiek bi disko osorik joko ditu:  Life Thru A Lens eta Britpop.

David Byrneek hitzeman du moldeak apurtu eta itzala utziko duela IDLES menderaezinarekin. Lily Allenek West End Girl diskoa osorik joko du. Alabama Shakes taldearen eskutik, Brittany Howarden eta Charlotte de Witteren ahots bereziak entzungo ditugu. Haiekin batera, Interpolena ere nahitaezko emanaldia izango da eta, hala, jaialdiaren 20. urteurrena itxuratuko dute.

Belle and Sebastianek, CMATek eta Paris Palomaren pop-folk introspekzioak egingo dituzten proposamenak generoak eta belaunaldiak gainditzeko gai izango dira.

Musika elektronikoak emanaldi hauekin distira egingo du: Richie Hawtin, Tomora, Soulwax eta Apparat

Estatutik, musikari hauek etorriko dira: Dani Fernández, Belén Aguilera, La M.O.D.A. eta Xoel López, azken hori, giltzarria izan da gaztelaniazko pop independentearen bilakaeran. Ralphie Choo, Bb trickz, Juicy BAE eta AMORE. Halaber, Yerai Cortés eta Queralt Lahoz (flamenkoa);Depresión Sonora y Las Petunias eta Cervatana izango dira.

Aurtengo edizioan, Nu Genea liven Mediterraneoko soinuek Italiara eramango gaituzte, ZAZen pop frantsesaren bizitasunaz gozatuko dugu eta Maliko Fatoumata Diawara artistaren ahots boteretsua entzungo dugu. Thee Sacred Souls, Mind Enterprises, Carpetman, Folk Bitch Trio, Hoonine, Don West eta Mietze Conte.

Tokiko artistak ere ezin ditugu ahaztu, hala nola, Sara Zozaya, Aimarz, Marte Lasarte, GAR eta Suave, haiek ere toki berezia izango baitute jaialdian.

Nola heldu jaialdira?

Kobetamendiko esparrura zuzeneko eta doako autobus-zerbitzua egongo da, azkar eta eroso sartu ahal izateko eta gau osoan zehar itzuli ahal izateko. Anezkak bi puntutan egongo dira: Kaputxinoen kaleko EITBren egoitzan eta BEC!-en (Bilbao Exhibition Centren), Ansio metro-geralekuaren ondoan, Barakaldon.

Autobusera igotzeko, ezinbestekoa izango da jaialdiko eskumuturra eramatea.

Bilbao BBK Live dela-eta, BEC!-ek berariazko aparkalekua prestatuko du eta 70 autokarabanarako lekua egongo da, garraiobide hori erabiliko dutenentzat. Halaber, jaialdiak irauten duen bitartean, Bilboko metroak zerbitzu bereziak eskainiko ditu.

Balia itzazu eskura dauzkazun aukerak eta erosotasunez bizi urteko musika-ekitaldirik zoragarriena!

 

Informazio gehiago

Bilbao BBK Live

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Ikusi agenda osoa

bBK live