Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Aste Santu honetan, mugi zaitez Basque Fest-en erritmoan, Bilbon
Turismoa, Getxo jaiak, Getxo Beste ekitaldiak, Getxo antzerkia eta dantza, Getxo artea eta kultura, Getxo kirola, Getxo musika

Aste Santu honetan, mugi zaitez Basque Fest-en erritmoan, Bilbon

Data:2019/04/17 - 2019/04/22

Ordutegia:Egun osoan.

Tokia:Bilbo

 

Apirilaren 17tik 21era Bilbok Basque Fest ospatuko du, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen eta euskal kultura omentzen duen jaialdia.

Bost egunez, Bizkaiko hiriburuak ospakizun bat biziko du, sei osagairekin:

Musika, Kultura, Zinema, Sport, Gourmet, Market

Egun horietan inguruetan bazaude, etorri Bilbora, bertan dagoen eskaintzaz gozatzeko: arte-erakusketa, dantza, kale-antzerkia, ume-animazioa, artisautza-azokak, kontzertuak, tailerrak, erakusketak, DJak, ikuskizunak, dastaketak, euskal diseinuaren erakusketak, eta herri kirolen erakusketak. Jarduera guztiak hiriko hainbat tokitan banatuko dira: Areatza, Plaza Barria, Azkuna Zentroa eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Aukera aparta benetako euskal kultura ezagutzeko eta hiriaren giro onaz gozatzeko. Aste Santuan, etorri Bilboko Basque Festera!

Egun horietan Bizkaira etorriko bazara eta inguruetan ostatu bila ari bazara, hona hemen zenbait aukera Getxon, Bilboko erdialdetik 20 minutura baino ez dagoena:

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Zer egin Getxon

 

Ikusi agenda osoa