Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

San Miguel Music & Food Explorers Getxo 2019 - 2019ko ekainaren 1ean eta 2an
Turismoa, Getxo musika, Getxo Beste ekitaldiak

San Miguel Music & Food Explorers Getxo 2019 - 2019ko ekainaren 1ean eta 2an

Data:2019/06/01 - 2019/06/02

Ordutegia:12:00etatik gora

Tokia:Portu Zaharra - Algorta

San Miguel Music & Food jaialdiaren V. edizioak Smile dakarkigu kartelburu gisa

Ekainaren 1ean eta 2an, Algortako Portu Zaharra eszenatoki bilakatuko da musikaren munduan tokia bilatzen ari diren hamar talderentzat.

Hamar ordu baino gehiagoz musika entzuteko aukera izango dugu, foodtruck gastronomiaz lagunduta. Izan ere, janari-kamionetak jaialdiaren ezaugarri nagusietako bat direla esan dezakegu dagoeneko.

 Aukera paregabea da ingurune eder batean bertako musikarik onenaz gozatzeko. Aurten, Rosebud taldeak emango dio hasiera jaialdiari, larunbatean, 13:00etan.

Horien atzetik, honakoak izango ditugu, hurrenez hurren: Samoah, Southbound, B&B & Co. eta Papawanda. 20:30ean, plater nagusiaren txanda izango da: SMILE. Kartelburuak Kaliforniako doinuak ekarriko dizkigu, eta, zalantzarik gabe, musika-zalez beteko dute euren jaioterriko Portu Zaharreko zabalgunea. DJ WAS-en saioak emango dio amaiera lehenengo egunari, eta gauerdira arte girotuko du jai-eremua.

Igandean, James Room & Weird Antiqua taldeak hartuko du erreleboa. Ordubeteko emanaldia eskaini ostean,

Antonio Garamendi eta Brotherhood igoko dira agertokira, aurtengo edizioari amaiera emateko Neil Young kanadarraren bertsioak ekarriko dizkigutenak. Sarrera dohainik. Ordutegi jarraitua 12:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Pintxotan Getxotik

-Getxo Kosta

-Getxoko hondartzak

Campeonato J80