Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

DalecandELA Fest 4
Turismo, Getxo jaiak, Getxo musika

DalecandELA Fest 4

Data:2025/9/18 - 2025/9/21

Ordutegia:Irailaren 18tik 21era

Tokia:Algortako Portu Zaharra


Lau egun gozatzeko, ikustarazteko eta laguntzeko

Getxo Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) aurkako borrokaren bozgorailu bihurtuko da berriro, DalecandELA Fest 4 jaialdiaren bitartez. Ekitaldi musikal eta solidarioa izango da eta artista handiak eta milaka pertsona hartuko ditu Portu Zaharrean irailaren 18tik 21era.

Doako jaialdi honek Getxoko bihotza musikaz betetzeaz gain, jarduera artistikoak barne hartuko ditu, bai eta kirol-jarduerak, haurrentzako jarduerak, jarduera gastronomikoak eta kontzientziazio-jarduerak ere. Helburua argia da: ELAk ikusgarritasuna izatea, gaixotasuna ikertzeko dirua biltzea eta gaixotasuna pairatzen dutenei laguntzea.

Programa ahaztezina

DalecandELA Fest jaialdiaren laugarren edizioan, orain arte izandako programarik nabarmenena aurkeztuko da. Bertan, artista eta talde hauek izango dira:

Iván Ferreiro, León Benavente, Coti, Carlos Ares, Los Zigarros, Gari, Susan Santos, Akatz, Garbayo, Drugos, Sotomonte, Los retros, Swingtronics, Los Toldos, Hornies, Moses & The Tablets, The Half Nelsons, Fizzz, Santi Guzmán y The Rock&Kids Band, besteak beste.

Adin eta gustu guztientzako zuzeneko musika izango da, ingurune paregabe batean, mezu sakon batekin: kultura ere aldaketaren motorra da.


     

     

Jaialdi bat baino askoz gehiago

DalecandELA Fest DalecandELA elkartearen ekimena da. Elkartea Getxon sortu zen 2019an, ELA gaixotasunari ikusgarritasuna emateko, hura pairatzen duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta ikerketan laguntzeko helburuarekin. Hori guztia, alaitasunetik, baikortasunetik eta egoerak gainditzeko espiritutik abiatuta.

Elkartean erakusketak, kirol erronkak, hitzaldiak, bidaia solidarioak eta beste hainbat ekintza antolatzen dira, gogo biziz ere borroka daitekeela erakusten dute.

Non lo egin

Non jan

Pintxo tabernak

Planak Getxon